Skip to main content

Azken bideoak: Biolentzia

bideoa prestatzen
CIAren arabera, Felipe Gonzalezek bere onespena eman zuen GAL-en sorrerarako

2020-06-15
Estatu Batuetako Inteligentzia Agentzia Zentralak desklasifikatu berri dituen dokumentuen artean ageri da informazioa. La Razón egunkariak argitaratu duenez, 1980ko hamarkadan CIAk Espainia: Terrorismoa eta gobernuaren erantzuna txostena garatu zuen eta bertan irakurri daiteke, besteak beste, Gonzalez-ek adostu zuela “mertzenarioen talde bat eratzea terroristei legez kanpo aurre egiteko”.
bideoa prestatzen
"Naparraren historia Euskal Herrian gertatu da, baina mundu osoko edozein lekutara eraman daiteke"

2020-05-21
'Naparra'-ren historia azaltzen duen dokumentalaren egileekin izan gara Nafarroa Gaur saioan: "Bigarren indusketa horretan 'Naparra'ren gorpua azaltzen ez bada, senideek beste 40 urte pasa behar dituzte gorpua bilatzen?".
bideoa prestatzen
"Naparraren historiak edozein herrialdetan eragin dezake enpatia"

2020-05-19
Iban Toledo eta Iñaki Alforja zinemagileek Jose Miguel Etxeberria 'Naparra'-ren desagerpenaren eraginak azaltzen dituen dokumental lana osatzeko lanetan ari dira, haren desagerpenaren 40. urteurrenean.
bideoa prestatzen
Indarkeria matxista kasuak Donostian, Barakaldon eta Villabonan

2020-05-04
Espetxeratu egin dute Donostian bikotekide ohiari eraso egitea egotzita 39 urteko gizonezkoa. Pasa den larunbatean atxilotu zuten genero indarkeria delitua egotzita eta kartzelatu egin dute gaur. Aldiz, askatu egin dute indarkeria matxistagatik atzo Barakaldon atxilotutako gizona. Bestetik, Barakaldoko kasua jaso zen egun berean, maiatzaren lehenean, ezagutu zen emakume batek Villabonan pairatutako indarkeria. Erasotzaileak emakumeari lana eta dokumentazioa eskaini zizkion, eta orain bi aste egin zion kontratua, bere haurra zaintzeko. Behin emakumea gizonaren bizilekua den baserrian zegoela, gatibu hartu zuen erasotzaileak.
bideoa prestatzen
Iñigo Santxo: "Herriko Tabernen kasuan, zuzenbidearen gainetik pasa nahi dute ebazketa egin eta eskularru zuriko lapurreta egiteko"

2020-04-23
Covid 19 gaitzak eragindako izurritearen ondorioz jarduera judiziala kasik erabat geldituta dagoenean, Herriko Tabernen kontrako ebazpenaren exekuzioaren berri izan dugu. Horiek horrela, 2002an hasitako prozedurarekin batera enbargatuta zeuden kontu korronteak hustu ditu espainiar Estatuko justiziak. Egoeraren inguruko informazio gehiago jasotzeko asmoz, Iñigo Santxo abokatuarengana jo dugu.
bideoa prestatzen
Herriko Tabernen auziaren sententzia exekutatzen hasi da Auzitegi Nazional espainiarra

2020-04-22
Auzitegiak hainbat kontu korronte enbargatu ditu dagoeneko. 103 'Herriko Taberna' konfiskatzeko agindua eman du, "ETAren egitura" finantzatzea egotzita.