Skip to main content

Azken bideoak: Biolentzia

bideoa prestatzen
Ospa Eguna dela eta mehatxuak jaso ditu Altsasuko alkateak

2020-08-31
Ospa Eguna asteburuan ospatu da Altsasun, Espainiako Auzitegi Nazionalak hura baimendu ostean.
bideoa prestatzen
Leoncio de la Fuente Ramos frankismoaren biktimaren gorpuzkiak entregatu dizkiete senideei

2020-08-28
Nafarroako Gobernuak eta Nafarroako Memoriaren Institutuak udaberrian Larrasoañan aurkituriko preso gaztelarraren aldeko omenaldia antolatu dute.
bideoa prestatzen
Ahotsa.info-k “Galdutako Objektuak” webseria estreinatu du

2020-07-15
Gaur bertan publikatu dute lehen atala “EGIN y las cloacas de Intxaurrondo”. Mikel Zabalzaren desagerpena azaltzen duen eta udazkenean estreinatuko den “Non Dago Mikel?” dokumentalaren proiektuaren parte dira online formatuan estreinatuko diren atal berri hauek eta Zabalza auzia zein Euskal Herriko tortura kasuak jorratuko dituzte.
bideoa prestatzen
Asteazkenean German Rodriguezen omenez jarritako krabelin koadroa eraso dute

2020-07-10
Ez da lehendabiziko aldiz Germanen omenezko oroitarriak eta hartatik metro batzuetara dagoen estatuko indarkeriaren biktimen omenezko eskulturak eraso faxistak pairatzen dituztela.
bideoa prestatzen
German Rodriguezi omenaldia egin diote haren erailketaren 42. urteurrenean

2020-07-08
SF 78 Gogoan plataformak goiz osoan zehar lore eskaintza antolatu du. Aurten festarik ez egon arren gogoratu dute uztailaren 8an, Sanferminen barruan antolatzen dutela ekitaldia, 1978ko egun horretan hil baitzuen poliziak gazte iruindarra.
bideoa prestatzen
1.350 euroko isuna ezarri diote G7aren aurkako protestetan Lola Villabriga gazteari aurpegia desitxuratu zion poliziari

2020-06-26
Kautxuzko pilota bat jaurtiz aurpegian zauri larriak eragin zizkion poliziak emakumeari 2018ko abenduan Biarritzen, txaleko horien mobilizazioan. Defentsak “istripu” gisa kalifikatu du egindakoa. Akusazioaren eskaritik urruti gelditu da epaia, poliziari urtebeteko espetxe zigorra eta 15.000 euroko isuna ezartzea espero baitzuen. Agenteen armek “askatasuna murrizten” dutela salatu du Villabrigaren abokatuak, Sophie Bussierek. “Manifestariak beldurtzeko zauritu” zutela Villabriga salatu du, eta LBD40 jaurtigailuak debekatzeko eskatu. Lehen prozesua da, izan ere, irailean 17an beste bista bat izango da, ebakuntza kirurgikoak egin behar izan dizkioten gazteari eragindako kalteen kalte-ordainari buruzkoa.