Skip to main content

Azken bideoak: Jaiak

bideoaren irudia
Ametsak, umorea eta ohiko objektuen erabilera berriak Txatarra izeneko ikuskizunean

2015-08-23

Malas Compañias Bilboko antzerki taldeak Txatarra izeneko ikuskizuna taularatuko du Bilboko Aste Nagusian. Ikuskizun honek  ametsak, umorea eta ohiko objektuen erabilera berriak nahasten ditu. Kale antzerkia Bilboko Aste Nagusira heldu da!

bideoaren irudia
Bilboko Aste Nagusia | Abuztuak 23: Atsedenik ez Aste Nagusian!

2015-08-23

Festen bigarren egunean, Oihana Pascual aurtengo Aste Nagusiaren txupinerarekin luze eta zabal hitz egiteko aukera izan dugu. Pintxoak dastatzeko tartea hartu dugu eta Txatarra izeneko ikuskizunaren nondik norakoak ezagutu ditugu.

bideoaren irudia
Bilboko Aste Nagusian kartoiz egindako musika banda ikusi dugu!

2015-08-23

Argi dago Bilboko Aste Nagusian den dena dela posible, bai eta kartoiz egindako musika bandak ere!! 1978. urteko ohitura zahar bati jarraituz aurten berriz ere kartoiz egindako musika banda baten soinua entzuteko aukera izan dugu Aste Nagusian!

bideoaren irudia
Itziar Urtasun jaietako zinegotziak jai eredua goraipatu du

2015-08-22

Itziar Urtasun, Bilboko Udaleko jaietako zinegotziarekin izan gara. Jai eredua goraipatu eta Bilboko Aste Nagusiak duen eskaintza zabala gogora ekarri du.

bideoaren irudia
Arriaga barruan emozio handiz bizi izan da Aste Nagusiaren hasiera

2015-08-22

Arriaga barruan ere giroa ezin hobea zen. Bertan izan dira Gurutze Beitia pregoilaria eta Oihana Pascual txupinera, biak emozionatuta. Eragile eta politikariak ere ez dira falta.

bideoaren irudia
Konpartsen jaitsierak girotu du Aste Nagusiaren hasiera

2015-08-22

Urtero bezala, Bilboko Konpartsen jaitsierak girotu ditu Bilboko kaleak, txupinazo ofizialak hasiera eman arte. Festa giroan abiatu dira San Anton zubitik hasita, zazpi kaleetatik barrena, Arriaga plazara heldu arte.