Skip to main content

Azken bideoak: Ikuskizunak

bideoa prestatzen
Izaskun Mujika (Ipuin-kontalaria): “Hasieran online bidezko formatua SOS formatu bat izan zen, baina beharbada geratzeko etorri da”

2020-05-27
COVID19ak behartuta internet bidez eskaini ditu Izaskun Mujika bere ipuin kontakizunak, Donostia Kulturaren eskutiko edota Ahoz-aho ahozkotasunaren jaialdiaren eskutik, esaterako. Bere ustez, geratzeko heldu den formatua izan daiteke baina argi du denok izango dugula kultura zuzenean kontsumitzeko beharra.
bideoa prestatzen
Ipuin-kontalarien egoera aztergai

2020-05-27
Kulturaren sektorea aldatu egin du koronabirusak. Hainbat sortzaile eta eragilek pandemiak sortutako egoerara moldatu dute euren eskaintza eta sektore horietako batez arituko gara aste honetan Artekalen. Ipuin-kontalariez ari gara. Asteotan, hainbat ikuskizun eskaini dituen Izaskun Mujikak azaldu digu zenbateraino diren ezberdinak saio presentzialak eta internet bidezkoak. Horrez gain, Naiz Kontzertuak ekimena, San Telmo museoaren Novis Corpus online erakusketa eta mundu osoko komikigileek koronabirusaren harira sortutako hainbat lan ere bildu ditugu aste honetan.
bideoa prestatzen
Amets Arzallus, Jon Maia eta Maialen Lujanbio, gaur DOKA eta Hamaika Telebistan

2020-05-27
Amets Arzallus, Jon Maia eta Maialen Lujanbio arituko dira gaur Doka t’artea ekimenaren baitan antolatutako bertso saioan, arratsaldeko 19:30tan. Donostiako DOKAk eta Hamaika Telebistak elkarlanean sortutako programa kultur ikuskizunak eskaintzen aritu da konfinamendu garaiotan eta hauxe izango da bigarren bertso saioa DOKA t’artea-ren baitan.
bideoa prestatzen
Fermin Asenjo (Soinu teknikaria): “Ez da laguntzen kontua soilik, gure sektorea beti izan da prekarioa”

2020-05-25
Hego Euskal Herrian kultur ikuskizunetako teknikariek euren sektorea aztertu eta lan-baldintzak irauli asmoz hasi dira battzen. COVID19ak gogor jo du kultura, baina salatzen dutenez, kulturaren parte diren teknikariak ez dituzte kontutan hartzen instituzioek.
bideoa prestatzen
Iñaki Ziarrusta (Atx teatroa): “Kultura da gizarte bat eraldatzeko potentzial handia duena, ez ekonomia”.

2020-05-13
Atx Teatroa konpainiako kideak konfinamenduan, baina baita horren aurretik ere, kulturak bizi duen egoeraz hausnartu du. Bere ustez, agintariek ez dakite zein den kulturaren garrantzia eta horrek krisi amaigabean kateatzen du sektorea.
bideoa prestatzen
Harrapazank eszena programa azken fasean sartu da: hautatu dituzte bost finalistak

2020-05-14
Harrapazank eszena programa bere azken fasean sartu da eta epaimahaia osatzen duten bost coach-ek finalistak aukeratu dituzte dagoeneko. “IsIndaHouse” deitu diote aurtengo edizioari, hamabostgarrena, izan ere, parte-hartzaileek etxetik egindako lanak bidali dituzte, aurrez aurreko aurkezpenik gabe pandemiak hala behartuta. Ugaitz Alegria coach-aren ustez, horrek aukera gehiago eman die partehartzaile batzuei, beste batzuentzat zailago izan den arren. Hala ere, Bilboko gazteek sorkuntza maila altua erakutsi dute eta proposamen anitz jaso ditu epaimahaiak. Ugaitz Alegria coach-aren ustez, horrek aukera gehiago eman die partehartzaile batzuei, beste batzuentzat zailago izan den arren. Hala ere, Bilboko gazteek sorkuntza maila altua erakutsi dute eta proposamen anitz jaso ditu epaimahaiak.