Skip to main content

Azken bideoak: Ikuskizunak

bideoa prestatzen
Nederlands Dans Theatre dantza talde herbeheretarrak bi saio eskeiniko ditu Miarritzen

2019-07-03
Donostiako Victoria Eugenia antzokian egindako aurkezpen prentsaurrekoan azpimarratu dutenez, 60 urte betetzen ditu taldeak aurten, eta ospakizun gisa eskeiniko dituzte Miarritzeko bi saio horiek
bideoa prestatzen
Bilbo hiriaren 719. urteurrenean ospatuko da Gau Zuriaren 20. edizioa

2019-06-04
Bilbo hiria sortu zela 719 urte beteko dira aurten. Gau Zuria jaialdian, hiriaren urteurrena ospatzen da, kale eta leku esanguratsuenak argi, soinu eta ikuskizun harrigarriekin apaintzen dituzte urtero. Aurten, Bilbao 700 fundazioak antolatzen duen Gau Zuriaren 20. edizioa izango da. Argi eta soinu ikuskizunez gain, bideojokoak, antzerkia, musika, dantza eta magia izango dira. Ekainaren 14 eta 15ean, gauak argizteaz gain, egunez ere ekitaldiak antolatu dituzte aurten. Jaialdia egin ahal izateko, 600 pertsonek egingo dute lan. Josune Ariztondo Bilbao 700eko zuzendariak adierazi duenez, milioi bat euroko aurrekontua behar izan dute jaialdia antoaltzeko. Argiztapenak 22:30etik 2:00era egingo dituzte; ikuskizun bakoitzak, bere aldetik, bere ordutegia izango du.
bideoa prestatzen
Larart proiektuak ikuspegi soziala emango dio Loraldia Festibalari

2019-03-22
Festibalaren azken asteburuan Basotik itsasora dokumentalaren emankizuna egingo da eta Basoa koreografiaren aurkezpena. Loraldiaren Festibalaren 5. Edizioaren azken asteburuak kutsu soziala izango du. Kultur Elkarteak hezkuntza arlora zuzendutako proiektuak egiten ditu batez ere baina oraingoan imigranteen egoerari eusten dio eta elkartasunezko ekintza prestatu du. La Casilla pabiloian izango da Dantzaz proiektuak sortutako ikuskizuna. Doakoak izango dira ekintzak, baina, elkartasun sarrera bat egongo da salgai. Lortutako dirua Alboan Gobernuz Kanpoko Erakundearentzako izango da, ekimen sozial batean inbertitu dezan. Apirilaren 6an, ikuskizuna baino lehen errefuxiatuen egoera ikusteko erakusketa bat egongo da eta baita bi imigrante ere beren esperientzia kontatzen.
bideoa prestatzen
Navarra Arenak 76.000 izan ditu 2018ko azkeneko hiru hilabeteetan

2019-02-21
Navarra Arenak bere ibilbidearen lehenengo lauhileko datuak eman ditu eta bisitariek Nafarroan 4,1 milioi eurotik gorako zuzeneko gastua egin dutela azpimarratu dute arduradunek. 76.000 bisitatik gora izan zituen eta bisitari gehien izan zituzten ekimenak Autoen salmenta outleta, Revolution On Ice eta Estatuko Gimnasia Erritmikoko txapelketa izan ziren.
bideoa prestatzen
Zama Doinuz Arindu: Euskal preso eta iheslariei, kulturaren bidetik, berotasuna helarazteko ekimena

2019-01-23
Urtero legez, Zama Doinuz Arindu ekimena antolatu dute Etxarri-Aranatzen euskal preso eta iheslariei elkartasuna adierazteko. Bertan, euskal kulturgintzako hainbat lagun bildu ziren euren babesa helarazi asmoz.
bideoa prestatzen
Oskar Estanga: "Ukitzeko modu asko eta defizit handia dago"

2018-12-10
Ajoarrieroa saioko atal honetan Oskar Estangarekin egin du hitzordua Lekunberrin Anabel Arraiza lankideak. Bertsolaritza bizitzeko era pertsonala, antzerkia, dantza, haur animazioa, mugimendua,... gaztetxea unibertsitate izandakoa.