Skip to main content

Azken bideoak: Beste batzuk

bideoa prestatzen
Lejarraga Europako Gerrikoa berreskuratzen saiatuko da Avanesyanen kontrako errebantxan

2019-09-27
Borroka larunbatean izango da, Miribillako Bilbao Arenan,23:00tan. Martxoaren 31an Europako Gerrikoa jokatu zuten, eta Lejarragak Avanesyan armeniar jatorriko errusiarraren kontra galdu egin zuen, bere aurreneko porrota zena. Borroka parekatu bat izango zela zirudien, baina aurrera egin zuen heinean, Kermanen gabeziak agerian gelditu ziren, eta Avanesyanek merezimendu osoz lortu zuen garaipena. Errebantxa lortzeko gogor prestatu dela baieztatu du "Morgako rrebolberrak"; aurrekariak ikusita eta edozein borrokak eragiten duen tentsioa kontuan hartuta, hil ala biziko norgehiagoka espero da.
bideoa prestatzen
Urrizak eta Barrenetxeak jokatuko dute buruz buruko erremonte txapelketako finala

2019-09-10
Javier Urrizak eta Endika Barrenetxeak buruz buruko erremonte txapelketako finala jokatuko dute larunbatean. Iruindarra da faborito, izan ere zortzigarren finala du Galarretakoa. Materiala aukeratu zuten atzo.
bideoa prestatzen
Kategoria berriak izango ditu Emakume Master Cup txapelketak aurten

2019-09-10
Emakume Master Cup pilota txapelketaren hirugarren edizioa aurkeztu dute antolatzaileek babesleekin batera Galdakaon. Emakumeen pilota indartzeko asmoa duen txapelketak kategoria berriak estreinatuko ditu aurten. Lehenenego aldiz pilota mixtoaren jokatu ahal izango dute irailaren 30a baino lehen izena ematen duten pilotariek.
bideoa prestatzen
Avironek irabazi du lehendabiziko Euskal Errugbi Liga

2019-09-09
Baionako Avironek irabazi du lehendabiziko Euskal Errugbi Liga. Lapurtarrek Biarritz gainditu zuten larunbat goizean eta arratsaldean Ordiziak Angelu mendean hartu ostean, Avironek eskuratu zuen lehendabiziko garaikurra.
bideoa prestatzen
Espainiako Vueltan "Euskal Herriaren identitatea" aldarrikatzeko deia egin du EH Bilduk

2019-09-04
Espainiako Vueltak Euskal Herrian egingo ditu hiru etapa eta EH Bildu koalizioak euskal nortasuna aldarrikatzeko aukera baliatu nahi du. Jone Goirizelaiak eta Asier Gonzalezek Euskal Herrian eta, bereziki, Bilbon egingo dituen kilometroetan ikurrina eta bestelako ikur propioak ateratzera gonbidatu dituzte zaleak. Bestalde, alderdi ekonomikoan gardentasuna eskatu dio EH Bilduk Bilboko Udal Gobernuari.
bideoa prestatzen
Europako Irristaketa Txapelketa Iruñean ospatzen ari da

2019-08-28
Zirrara, hori izan da hedabide eta zaletuen artean gehien errepikatutako hitza. Iruñeko Txantrea auzoan ospatzen ari dira Europako Abiadura Irristaketa Txapelketaren lehendabiziko hiru jardunaldiak eta unerarte zaletuen gogoak asebete egin ditu.