Skip to main content

Azken bideoak: Beste batzuk

bideoa prestatzen
Edu Prades-ek Euskadi-Murias utziko du eta Movistarren arituko da, haren ordez Beñat Intxaustik maillot berdea jantziko du

2018-10-19
Dagoeneko, Euskadi-Murias taldearen, arrakastaren ajeak ordaintzen ari da. Izan ere, Jon Aberasturik Caja Ruralen korrituko du 2019an eta Edu Pradesek, Turkiako Tourreko irabazleak, Movistar handiarekin kontratua sinatuko du. Haien ordez, euskal tropeleko izen esanguratsuetako batek maillot berdea jantziko du: Beñat Intxaustik hain zuzen ere.
bideoa prestatzen
K-1eko Euskal Selekzioak urriaren 4tik 7ra ospatuko den Letoniako mundialean egongo da

2018-10-03
K-1eko Euskal Selekzioak urriaren 4tik 7ra ospatuko den Letoniako mundialean egoteko gonbitea jaso du. Euskal federaziotik mundialean ofizialki egotearen garrantzia eta euskera eta euskal herriaren aldeko keinu nabarmena dela azpimarratu dute. Ikurriñaren ordezkaritzan Aratz Garmendia, Alexander Timoth, Lander Ripodas eta Sebastian Lopez izango dira Rigako Mundialean. Bestalde, , larunbatean azken hamarkadako borrokarik garrantsitzuenetarikoa edo behintzat mediatikoena ospatuko da. UFC Ultimate Fighting Championship ligako pisu arineko gerrikoa dago jokoan, eta aski ezaguna de Connor Mc Gregor-ek Khabib Nurmaqomedoveri koroa kentzen saiatuko da.
bideoa prestatzen
Urriaren 20an hasiko da bigarren Emakume Master Cup txapelketa

2018-09-25
Urriaren 20an hasiko da bigarren Emakume Master Cup txapelketa. Sailkapen fasea konfirmatuta ez dauden Bizkaiko herrietan izango da eta Gizpuzkoan jokatuko dira finalerdiak eta finala, Amezketa eta Azkoitian, hurrenez hurren. Izen-ematea irekia izango da, bi mailetan, promozio maila eta lehen maila. Gaurtik urriaren 7ra egongo da izena emateko aukera zabalik.
bideoa prestatzen
Abel Barriola: “P=ilotak bere alde erromantikoa badauke”

2018-09-23
Ajoarrieroa saioko atal honetan Abel Barriola izan du solaskide Anabel Arraiza lankideak. Bere umore eta naturaltasun osoz, etxeko ateak ireki eta haurtzaroa, afizioak, pilotaren gazi gozoak, aitatasuna... eta baita ondorengo asmoak ere izan dira jorratu dituzten gaiak.
bideoa prestatzen
AURRERAPENA: Abel Barriola, “pilotak bere alde erromantikoa dauka”

2018-09-17
Iraiaren 23an, 21:00etan, Abel Barriola jarriko dugu sukalde lanetan. Bere ohiko grazia galdu gabe, profesional izandako denborak, aurrekoak, oraingoak eta gerokoak kontatuko dizkigu.
bideoa prestatzen
Kirol ikuskizun aparta, zaletuen bultzada eta aldarrikapena eskutik, etapa gogoangarria Getxotik Oizera

2018-09-12
Oihartzun handia izan du atzo Bizkaian zehar lehiatutako etapak. Txirrindulariek zaletuen babesa jaso zuten uneoro eta askok eskertza mezuak zabaldu zituzten. Aldarrikapen eta giroz beteriko etapan, Michael Woods kanadiarrak irabazi zuen eta Simon Yates britaniarrak lidertzari eutsi zion. Hurrengo erronka, Frantziako Tourreko etapa bat Bilbon ikustea.