Skip to main content

Azken bideoak: Beste batzuk

bideoa prestatzen
Caja Rural eta Euskadi Murias La Vueltan lehiatzeko gonbita jaso dute

2019-05-07
Abuztuaren 24an Torreviejan abiatuko den lasterketak, Burgos BH eta Cofidis gonbidatu ditu baita. Caja Rural-ek eta Euskadi Murias-ek ilusioz jaso dute albistea eta biek ala biek maila altua eskaintzea espero dute. Gogoratu, aurten ere, Espainiako Itzuliak Euskal Herria zeharkatuko duela. Batetik, Donapaleu eta Urdazubi lotuko dituen etapan eta bestetik Los Arcos-eko zirkuitoa eta Bilbo arteko ibilbidea eginez.
bideoa prestatzen
Kirol indarkeriaren aurkako telefonoa jarri du martxan WATS Team-ek

2019-05-07
Startup euskaldunak Euskaltelekin batera abiatu du proiektua. 688 655 099 zenbakira deituta salatu ahal izango dute biktimek eta lekukoek erasoak eta 24 orduko epean erantzuna jasoko du erabiltzaileak. Aditu talde batek indarkeria mota identifikatu eta dagokion protokoloa jarriko du martxan epe horretan.
bideoa prestatzen
Binakako pilota Txapelketako finalerako material aukeraketa izan da gaur

2019-04-04
Elezkano II eta Rezusta eta Irribarria eta Zabaleta arituko dira norgehiagoka. Momentu honetako sentsazioez hitz egin dute prentsaurrekoan. Lau finalistak gustura agertu dira saskian aurkitutako pilotekin eta nahikoa material antzekoa aukeratu dutela esan dute. Bi bikoteak bat etorri dira saskian zeuden pilota guztiak antzekoak zirela nabarmentzerakoan. Hori horrela erabiliko duten estrategiaz aritu dira pilotariak. Gustura daude fisikoki eta lehiarako prest. Ezustean pasa behar izan dute Eusko Jaurlaritzak bidalitako dopinaren aurkako kontrola saioa amaitutakoan. Txapelketa guztian orain arte egin den era honetako kontrol bakarra izan da.
bideoa prestatzen
Lejarragaren porrota, unerik txarrenean

2019-04-01
Lehen porrota, ibilbide profesionalean, larunbatean etorri zen Avanesyan errusiarraren aurrean. Europako gerrikoa babesten zuen bigarren aldia zen, irabaziz gero, munduko gerrikoagatik borrokatzeko hauspoa izan zitekeena. Ondo hasi bazen ere, hasieratik ez zuen argi ikusi. Laugarren round-ean beherakada hasi zen, Avaensyanen gako batek Kerman lurrera bota zuenean. Bizkaitarra zutitu bazen ere, hurrengo round-ak errusiarraren bakarrizketa izan zen. Bederatzigarrenean, Avanesyanek pausu bat eman zuen aurrera, eta kolpe kurboak goian eta behean emanez, Lejarraga soken kontra jarri zuen. Epaileak borroka gelditu eta K.O. teknikoz garaipena eman zion armeniar jatorriko errusiarrari.
bideoa prestatzen
EH Itzuliko kartela aurkeztu dute Bilboko Arte Ederren Museoan

2019-03-26
Gerra Zibilaren aurretiko joera berreskuratzeko lehengo hauspoa da aurtengoa. Garai hartan, puntako euskal artistek egiten zituzten Euskal Herriko Itzuliko kartelak, eta hemendik aurrera ere gauza bera egingo dute. "Artea eta kirola uztartzearen aldeko apustua" da, euskal artistentzako erakusleiho "erraldoia" izango dena. Aurtengo kartela Yolanda Mosquera amurrioarrak egin du, eta bera aukeratu zuten, Euskadi Literatura saria lan Literario baten ilustrazio modalitateko irabazlea izan baitzen. Hurrengo itzulietan, saria irabazten duen artistak kartela egiteko enkargua izango du.
bideoa prestatzen
Bixintxo Bilbao: "Ez dugu lotsatu behar, berriro egingo nuke"

2019-02-27
Nazioarteko Euskal Pilota Federazioak urtebeteko zigorra ezarri dio Bixintxo Bilbao trinketistari, iaz Bartzelonan jokatutako Munduko Txapelketako sari banaketan ikurrina ateratzeagatik. Bilbao, Eusko Jaurlaritza, EAEko zein Ipar Euskal Herriko pilota federazioen edo Euskal Herria Kirolaren babesa jaso du. Berarekin elkartu gara eta harro dio "berriro egingo" lukeela.