Skip to main content

Azken bideoak: Zinema

bideoaren irudia
Zurriolako Butaka #03 Film laburrak protagonista

2016-09-19

Donostiako Zinemaldiaren hirugarren saioan, Maria Elorza eta Maider Fernandez edo Las Chicas de Pasaik elkarrizketatu ditugu. "Gure hormek" eta "La chica de la luz" laburrak aurkeztu dituzte. Bestalde, Xuban Intxausti errealizadorearekin "Mugaminak" dokumentalaz aritu gara. Uxue Arzelus Zinea.eus atariko kidearen bisita izan dugu, eta kritikarien solasaldian, Gaizka Izagirre eta Andoni Iturbe eseri dira gurean.

bideoaren irudia
Zurriolako Butaka #02 Pedaloan eta denboran atzera eginez

2016-09-17

Donostiako Zinemaldiaren bigarren saioan, "Pedalo" filmeko zuzendari Juan Palacios eta Jon Lopez koprotagonista elkarrizketatu ditugu. Bestalde, "Voces de papel" dokumentalaren zuzendariarekin, Esti Urresolarekin, izan gara. Kritikarien solasaldian, berriz, Amaia Garcia eta Beñat Eizagirre eseri dira gurean.

bideoaren irudia
Zurriolako Butaka #01 Egunkariaren sorrera eta ontzi fantasma

2016-09-16

Donostiako Zinemaldiaren lehen saioan, "Gaur irekiko ditu ateak" dokumentaleko Eriz Zapirain eta "Sipo Phantasma" filmeko Koldo Almandoz zuzendariak elkarrizketatu ditugu. Horrez gain, Zinea.eus atariko Maialen Goñi koordinatzailearekin hitz egin dugu.

bideoaren irudia
Zinemaldiaren jarraipena Zurriolako Butaka saioan!

2016-09-16

Irailaren 16tik 24ra bitartean, Donostiako Zinemaldiaren jarraipena egingo dugu Zurriolako Butaka saioan. Egunero, ordubeteko saioa eskainiko dizuegu 20:00etan Hamaika Telebistan. Berria, Irutxuluko Hitza, Gaztezulo eta Zine.eus-ekin elkarlanean.

bideoaren irudia
Donostiako Zinemaldiaren 64. edizioaren xehetasunak

2016-09-15

Abian da Donostiako Zinemaldia, eta 64. edizioa du aurtengoa. Hasi bezperan, Maialen Beloki Zinemaldiko zuzendariordearekin izan ginen Tabakaletan, eta festibalaren xehetasunak eskaini zizkigun.

bideoaren irudia
Pantaila txikiari begira, 2016ko telesailen errepasoa

2016-02-18

Pantaila txikira iltzatuta bizi gara. Geroz eta telesail gehiago kontsumitzen ditugu. 2016ko telesail interesgarrienak seinalatzeko Gaizka Izagirre adituarengana jo dugu.