Skip to main content

Azken bideoak: Zinema

bideoaren irudia
Rose Troche zuzendaria omenduko du Zinegoak film jaialdiak

2016-02-18

Otsailaren 22an hasiko da gaylesbotrans zinema eta arte eszenikoen Bilboko Zinegoak jaialdia. Arriagan hasi eta BBK aretoan bukatu, hiriko hainbat txokotara zabalduko da. Golem Alondegian eta Bilborocken egingo dituzte proiekzio nagusiak, baina Fnacen eta Bilbo Arten, Sarean eta Kafe Antzokian ere izango dira. La Fundicion aretoak hartuko ditu saio eszenikoak. Hasierako helburuekin jarraitzen dute, gay, lesbiana, transexual eta bisexualen errealitatea ezagutaraztea, zinema, solasaldi, antzerki emanaldi eta topagune ezberdinen bitartez.

 

 

bideoaren irudia
Aitor Oñederra eta Yago Mateo Zine Bileraren irabazleak

2015-12-03

Aitor Oñederraren "I said I would never talk about politics" eta Yago Mateo Velascoren "Fishura" lanak izan dira 38. Euskal Zine Bileraren irabazleak. Lekeitioko jaialdiko film profesional eta amateur onenaren urrezko antzarrak eramateagaz gain gidoi onenaren eta argazki onenaren sariak ere eskuratu dituzte.
 

bideoaren irudia
Maialen Beloki: "Euskal zinema indartzen ari da"

2015-09-29

Gurean Gaur elkarrizketa saioan, Donostiako Zinemaldia izan dugu hizpide. 63.edizioak ere zer esana eman du, eta horretarako, Zinemaldiko zuzendaritza taldeko kide Maialen Beloki ekarri dugu gurera. Beste kontu askoren artean, euskal filmeen etorkizunaz, Donostia Sariaz eta Urrezko Maskorraz aritu gara berarekin.

bideoaren irudia
Zurriolako Butaka | Palmaresa aztergai

2015-09-27

Donostiako Zinemaldiaren bederatzigarren eta azken saioan, 63. ekitaldiaren palmaresa aztertuko dugu. Horretarako, gurekin izan dira Gaztezuloko Aitor Abaroa eta Berriako Urtzi Urkizu. Urrezko Maskorra irabazi duen "Sparrows" filmarekin hasi eta gainontzeko sarien inguruko analisia egin dugu.

Zurriolako Butaka saioa, Hamaika, Berria, Irutxuloko Hitza eta Gaztezulo-ren arteko elkarlana da.

bideoaren irudia
Zurriolako Butaka | Zabaltegiko loreak

2015-09-26

Donostiako Zinemaldiaren zortzigarren saioan, bestelakoak jorratu ditugu. Ane Rodriguez Tabakalerako zuzendariarekin hitz egin dugu. Zabaltegi saila aipatu kultur eraikinaren zinema areto berrian eskaini dute. Bestalde, Aitor Arregi Moriarti ekoizpen etxeko kidea eseri da gurean "Loreak" filmak Oscarretan lehiatzeko izan ditzakeen aukerez aritzeko, eta prestatzen ari diren Altzoko erraldoiaren inguruko pelikularen xehetasunak emateko. Astearen laburpenaren osatuko dugu programa.

Zurriolako Butaka saioa, Hamaika, Berria, Irutxuloko Hitza eta Gaztezulo-ren arteko elkarlana da.

bideoaren irudia
Zurriolako Butaka | Sorlekuaren bilaketa

2015-09-25

Donostiako Zinemaldiaren zazpigarren saioan, “Gure Sor Lekuaren Bila” dokumentala izan dugu protagonista. Josu Martinez zuzendariarekin hitz egin dugu. Bestalde, Hazparneko Zinegin festibalaren inguruan xehetasunak eskaini dizkigu Katti Pocheluk. Kritikarien solasaldian, berriz, Urrezko Maskorraren kiniela osatuko dugu Gorka Bereziartua (Argia) eta Angel Aldarondorekin (Berria). Gaztezulok “Gure Sor Lekuaren Bila” dokumentalaren inguruan egindako bideo-kritikak eta Emily Watson Donostia Sariaren soslaiak osatu dute programan.

Zurriolako Butaka saioa, Hamaika, Berria, Irutxuloko Hitza eta Gaztezulo-ren arteko elkarlana da.