Skip to main content

Azken bideoak: Zinema

bideoa prestatzen
"Gasteiz, Martxoak 3", memoriaren transmisiorako filma.

2018-09-20
Justizia, egia eta erreparazioa. Horiek eskatzen ditu Martxoak 3 elkarteak 1976an Gasteizko sarraskiaren biktimentzako. Gariza Films eta Sonora Estudios-ek gertakariaren inguruko filma ekoitzi dute. Ekoizleek berek sozializaziorako proiektua dela diote.
bideoa prestatzen
ZINEBI-k bere 60. edizioa ospatuko du aurten

2018-09-17
ZINEBI-k bere 60. edizioa ospatuko du aurten. Zuzendari berria izango du jaialdiak, Vanesa Fernandez. Ohorezko Mikeldia eta kartela euskal artistek eginikoak dira, Maite Leyun eta Koldo Atxaga, hurrenez hurren. Gainera, Ohorezko Mikeldia Mariano Llinás argentinarrarentzat izango da, eta "La Flor" 14 orduko iraupena duen lana aurkeztuko du.
bideoa prestatzen
Alexander Payne izango da epaimahai ofizialeko burua Zinemaldian

2018-09-07
Epaimahaikideen eta etorriko diren aktore eta zuzendarien berri eman du jaialdiak. Bi aste baino ez dira geratzen Donostiako Zinemaldia has dadin.
bideoa prestatzen
Joseba Sarrionandiaren obran oinarritutako "Gure oroitzapenak" filma urrian estreinatuko da

2018-09-06
Euskal Herriko zein kanpoko hamabi zuzendarien artean sortu dute "Gure oroitzapenak" film kolektiboa. Helburua, Joseba Sarrionandia iruditan agertzea, bere literatura oinarri hartuta. Pelikula areto komertzialetan egongo da urrian eta, horren aurretik, Donostiako Zinemalditik pasako da irailean. Adabakik filmaren trailerra argitaratu du jadanik.
bideoa prestatzen
"Handia" filma Oscarretarako bidean geratu da, Akademiak "Campeones" aukeratuta

2018-09-06
“Handia” filma Oscar sarietatik kanpo utzi du Espainiako zinema akademiak. Jon Garaño eta Aitor Arregiren zinta “Campeones” eta “Todos lo saben” filmekin lehian zegoen Oscar sarietan Estatuko zinemagintza ordezteko eta Ingelesez besteko filmen atalean lehiatzeko Estatu Batuetan.
bideoa prestatzen
Hemezortzi film arituko dira Donostiako Zinemaldiko Urrezko Maskorra lortzeko lehian

2018-09-04

Louis Garrel, Liu Jie, Brillante Mendoza, Tuva Novotny, Peter Strickland, Felix Van Groening, Iciar Bollain, Claire Denis, Simon Jaquemet, Kim Jee-woon, Naomi Kawase, Isaki Lacuesta, Benjamin Naishtat, Valeria Sarmiento, Rodrigo Sorogoyen, Markus Schleinzer, Juan Vera eta Carlos Vermuten filmak lehiatuko dira Donostiako Zinemaldiko 66. Edizioan Urrezko Maskorra lortzeko.

Donostia sarietako bat Danny de Vitorentzat izango dela ere jakinarazi du antolakuntzak. Ekainean aurreratu zuten beste bat Hirokazu Koreeda zuzendari japoniarrarentzat izango dela. Aurtengoan Glocal in Progress sailaren bigarren edizioak grezieraz, lituanieraz eta turkieraz filmatutako hiru film aurkeztuko ditu.