Skip to main content

Bideoteka

Bideotekan bilatu
bideoa prestatzen
Euskaraldian elkarlana ezinbestekotzat jo du Gipuzkoako Hizkuntza Berdintasunerako zuzendariak

2020-11-03
Euskaraldiaren atarian, 70.000 lagun inguruk eman du izena bigarren edizioan parte hartzeko. Azaroaren 19rarteko epea dago ariketa sozialean izena emateko eta gu Garbiñe Mendizabalekin izan gara. Gipuzkoako Foru Aldundiak ere aurtengo euskaraldiarekin bat egin duela azaldu digu.
bideoa prestatzen
Ixiar Zugarramurdi, SOS Ostalaritza: “Desesperagarria eta estresagarria da egoera”

2020-11-03
SOS Ostalaritza ostalarien kolektiboak manifestazioak iragarri ditu datorren azaroaren 7an Hego Euskal Herriko lau hiriburuetan, ostalaritzari, turismoari eta aisialdiari, «desagertzear dauden sektoreak», egiten zaizkien murrizketengatik protesta egiteko.
bideoa prestatzen
Hitzak hots bilakatu dituzte Antton Valverde eta Anjel Lertxundik

2020-11-03
Halaxe du izena musikariak eta idazleak elkarrekin sortutako azken lanak, "Hitzak hots". Galdera batetik abiatu zuten prozesua: Zergatik musikatu da emakumezkoen hain testu gutxi euskal kantagintzan? Jule Goikoetxea, Itxaro Borda, Tere Irastorza, Miren Agur Meabe eta Arantxa Urretabizkaia idazleen lanen artean zortzi aukeratu ditu Valverdek kantu bilakatzeko.
bideoa prestatzen
21:30ean Nafarroa Gaur Hamaika Telebistan!

2020-11-03
Esako Urtegia eta Nafarroako uren kudeaketa izango dugu hizpide Belen Ausejo Urbizi plataformako kidearekin, eta Iruñeko auzoetako prebentzio taldeen lana bertan behera uzteko erabakiaz arituko gara Xabier Leoz Siñarzubi fundazioko kidearekin.
bideoa prestatzen
Amalur Alvarez: "XXI. mendeko erronkei aurre egiteko tresnak behar ditugu"

2020-11-03
Gurean Gaur albistegiaren baitako elkarrizketaren tartean, Gure Esku Dagoko bozeramaile Amalur Álvarezekin hitz egiteko aukera izan dugu. Besteak beste, erreferendumaren alde, Hamaika Gara ekimenak abian jarritako sinadura bilketa, "Altxa" ekitaldiaz eta erabakitzeko eskubidearen alde euskal jendartean dauden pultsioetaz.
bideoa prestatzen
Bozkatzen ari dira AEBetan

2020-11-03
Bozkatzen ari dira dagoeneko Amerikako Estatu Batuetan. Euskal herrian goizeko 11:00etatik aurrera ekin diote hautestontziak irekitzeari ekialdeko kostan, eta egunak aurrera egin ahala hasiko dira bozkatzen mendebalderagoko estatuetan. Sorpresarik ezean behintzat, behin betiko emaitzarik ez da jakingo Euskal Herrian bihar goiza argitu aurretik.