Skip to main content

Bideoteka

Bideotekan bilatu
bideoa prestatzen
GAKOAK | 2019-09-23

2019-09-23
Gaurko Gakoak saioan, Herrialde Katalanetara joko dugu. Bertan, Guardia Zibilak 9 pertsona atxilotu dituzte terrorismoa goratzea leporatuta.
bideoa prestatzen
Gorka Berasategi: "CDR mugimendua terrorismoarekin lotu nahi dute argi eta garbi"

2019-09-23
Goizean atxilotutako bi kide askatu ditu Guardia Zibilak, deklarazioa hartu ostean. Besteak Madrilera bidean dira. Espainiako Auzitegi Nazionalak agindu ditu atxiloketak. Adierazi du atxilotuak CDRko kideak direla. Guardia Zibilak hainbat miaketa egin ditu. Fiskaltzaren arabera, lehergaiak egiteko lehengaiak atzeman dituzte.
bideoa prestatzen
500 prostituta inguru dira Hego Euskal Herrian emakumezkoen-salerosketaren biktima

2019-09-23
Gaur, apirilak 23, pertsonen esklabutza sexualaren aurkako nazioarteko eguna da. Erregistratutakoaren arabera, Hego Euskal Herrian 4.000 emakume inguruk egiten dute lan prostituzioan. Eta horietatik 500 bat, emakumezkoen-salerosketaren biktimak direla adierazi dute hainbat erakunde eta eragilek.
bideoa prestatzen
Hiru gizon atxilotu dituzte emakume bat bortxatu eta hiru egunez bahitzea leporatuta

2019-09-23
Hiru gizon atxilotu dituzte Bilbon, emakume bat taldean bortxatu eta etxebizitza batean hiru egunez bahitzea leporatuta. Eusko Jaurlaritzako Segurtasun Sailak baieztatu duenez, aipaturiko gertaerak ostiralean gertatu ziren Bilboko Atxuri auzoan. Atxiloketak, berriz, igandean egin dituzte auzoko inguruetan eta etxebizitzan bertan. Biktimak salatu du etxe batean zegoela edarian zerbait bota ziotela eta hiru egunez izan dutela bahituta.
bideoa prestatzen
Paul Urkijok Fantasia eta Beldurrezko zinemaren atala aurkeztu zuen Zinemaldiaren irekieran

2019-09-23
Paul Urjiko modan dago, Errementari filmari esker munduari bira eman ostean, zuzendari gasteiztarraren ospea hasi besterik ez da egin. Orain, Donostiako Zinemaldiaren irekieran, Fantasia eta Beldurrezko zinemaren atala aurkeztu zuen.
bideoa prestatzen
Bizkaiko metalgintzako langileek greba deialdiak mantendu dituzte gaurko mahai negoziatzailearen bileraren ondoren

2019-09-23
Larunbatean manifestazio arrakastatsua egin zuten metalgintzako hitzarmen 'duina' eskatzeko. 50 000 pertsona batu ziren Bilboko kaleetan dituzten lan baldintzak salatuz. Lan hitzarmena 2011an geratu zen bertan behera. Ordutik, hitzarmena negoziatzeko mahaiak 24. bilera egin ditu. Sindikatuek adierazi dute patronalak proposamen berri bat ekarri duela non planteamendu murritzaileekin jarraitzen duen. LAB sindikatuak gaineratu du, patronalak planteamendu berriak ekarri dituela genero berdintasuna, lan osasuna eta subrogazio gaietan. Hala ere, ez du nahikotzat jotzen gaia mahai gainean jartzea. Edukietan ados egon arte borrokan jarraitzeko deia egin die langileei.