Skip to main content

Bideoteka

Bideotekan bilatu
bideoa prestatzen
Zurriolako butaka irailak 21

2019-09-21
Zurriolako butakaren bigarren atal honetan Maider Fernandez Iriarte, Maddi Barber eta Pello Gutierrezekin egoteko aukera izan du Anabel Arraiza lankideak.
bideoa prestatzen
"Harro ez da Pride" lelopean, manifestazio jendetsua egin dute Bilbon

2019-09-23
Iragan den asteburuan, Harro Euskal Herriko TransMariBiBollo plataformak manifestazio jendetsua egin zuen Bilbon. Protestaren helburua, EPOAk (Europako Harrotasun Egunaren Antolatzaileen Elkarteak) Bizkaiko hiriburuan antolatutako jardunaldien merkantilizazioa eta izaera salatzea zen.
bideoa prestatzen
Sindikalisten aurkako jazarpena salatu du LABek

2019-09-23
Imanol Salinas sindikalista nafarrak jasotako 21 hilabetetako espetxe zigorra salatu eta LABek jasandako jazarpen judiziala salatzeko agerraldia egin du abertzaleen sindikatuak Donostian, auzitegiaren aurrean.
bideoa prestatzen
GAKOAK | 2019-09-10

2019-09-10
2019ko irailaren 10eko albiste nagusienak aztergai Oihana Larrañagaren eskutik: Sara Majarenas eta Izarren erasotzailearen aurkako auzia, 'Euskararen marka'-ren ikerketa abian, Breixit-a, Osasunaren azken fitxaketak, Emakume Master Cup txapelketaren aurkezpena.
bideoa prestatzen
GAKOAK | 2019-09-11

2019-09-11
Gaurko Gakoak saioko protagonista Diada Kataluniako Egun Nazionala izango da. Egunean zehar gertatutakoa kontatzeaz gain, arratsaldeko mobilizazio nagusiko analisiak jasoko ditugu Igor Susaeta BERRIAko kazetariaren eta Beñat Zaldua GARAko kazetariaren eskutik.
bideoa prestatzen
GAKOAK | 2019-09-12

2019-09-12
Gaurko Gakoak saioan, hainbat gai izan ditugu hizpide: Piratetan salatutako eraso sexista kopurua ikusita, zein paper jokatzen dute herri mugimenduek? Bestalde, presoen euskara irakasleekin hitz egin dugu klaseak emateko dituzten zailtasunei buruz, eta Euskal Herrira bakarrik ailegatzen diren adin txikikoen egoera ere aztertu dugu.