Skip to main content

Bideoteka

Bideotekan bilatu
bideoa prestatzen
Gakoak 02

2019-02-01
Oihan
bideoa prestatzen
Erresuma Batuaren Brexit prozesua une erabakiorrera iritsi da

2019-09-04
Momentuz, aukera gehienak irekita daude. Hurrengo hilabeteetan erabaki behar du Londresko parlamentuak Europar Batasuna utziko duen akordio batekin, irteera bortitz bat izango duen edo epearen luzapena eskatuko duen. Amaiera epe honetan data garrantzitsu batzuk daude.
bideoa prestatzen
Irailaren 10etik aurrera epaituko dute Sara eta Izarren erasotzailea

2019-09-04
Sara Majarenas euskal preso ohiaren eta bere alaba Izarren erasotzailea epaituko dute irailaren 10etik aurrera. 2017ako urtarrilan, Majarenas preso zegoela, bere bikote ohiak Izar bere alabari bi sastakada eman zizkion. Bi urtez espetxeratuta egon ostean libre geratu zen epaiketaren zain. Ordutik, beldurtuta bizi direla salatu du Majarenasek eta bere ingurukoek. Epaiketa justua eskatzeko manifestazioa deitu du Babes Ekimenak irailaren 8an Donostian.
bideoa prestatzen
Boris Johnsonek hauteskundeak urriaren 15era aurreratzea proposatu du

2019-09-04
Gaur da Hilary Benn laboristak proposatutako lege proiektua eztabaidatzekoa. Europar Batasunetik akordiorik gabe ateratzea ekiditea du xede. Hala ere, lege hau onartzeko bozketa baino ordu batzuk lehenago proposatu du lehen ministroak hauteskundeen aurrerapena. Johnsonek atzo ohartarazi zuen lege proposamenak aurrera egingo balu hauteskunde orokorrak deituko zituela. Honetarako, baina, Komunen Ganberako bi herenen babesa behar du, eta ikusteko dago halakorik izango duen.
bideoa prestatzen
Kalakan taldeak hiru kontzertu eskainiko ditu Saran, irailaren 20tik 22ra

2019-09-04
Kalakan taldeak hiru kontzertu eskainiko ditu Sarako leizeetan irailaren 20tik 22ra. Musika gaelikoa, musika korala eta euskal musika traidizonala omenduko dituzte hiru kontzertu hauetan. Hainbat artistek hartuko dute parte: Kim Carnie, Innes White, Loinatz abesbatza, Bercaits Anaiak, Andoni Agirre eta Doinique Le Guichaoua.
bideoa prestatzen
Ezkaba mendiko 52 hektarea okupatu nahi ditu armadak

2019-09-04
Espainiar estatuko armadak Ezkaba mendiko 52 hektarea okupatu nahi ditu. Iruñea iparraldetik babesten duen mendia hiriak eta herritarrek duten arnas guneetako bat da.