Skip to main content

Bideoteka

Bideotekan bilatu
bideoa prestatzen
Uztailean baino 3.075 langabe gehiago daude abuztuan Hego Euskal Herrian

2019-09-03
147.161 langabe daude Hego Euskal Herrian. Espainiar Estatuan, azken bederatzi urteetan jasotako igoera handiena adierazi dute datuek, Euskal Herrian eragina izan duena. Horrenbestez, 3.075 langabe gehiago dago Hegoaldean. Iazko datuekin alderaketa eginez gero, uztaileko datuak baikorragoak dira. Izan ere, aurreko urtean baino 9.540 langabetu gutxiago daude Hego Euskal Herrian. Eta, 27.155 kotizatzaile gehiago.
bideoa prestatzen
31 langile hil dira aurten lan istripuz Euskal Herrian

2019-09-03
LAB sindikatuaren arabera 31 langile hil dira aurten lan istripuz Euskal Herrian. Pasa den urtean guztira 68 izan ziren.
bideoa prestatzen
Euskal zinegileen 21 obra Zinemaldiaren 67. edizioan

2019-09-03
Zinemaldiaren 67. edizioak zinemaren hiriburu bihurtuko du Donostia irailaren 20tik 28ra. Aitor Arregi, Jon Garaño eta Jose Mari Goenaga euskaldunen 'La trinchera infinita' lana urrezko maskorra lortzeko lehian egongo da. Denera, 21 izango dira egile euskaldunen obrak Zinemaldian eta horietatik, hiru dira partzialki edo osorik euskaraz sortutakoak.
bideoa prestatzen
Euskal Selekzioak Argentinaren aurka jokatu beharreko partida kolokan dago

2019-09-03
FIFA bitartekaria eta Argentinako federazioaren arteko desadostasunak medio, urriaren 13an San Mamesen lehiatu beharreko norgehiagoka airean dago. Euskal federazioa zein Eusko Jaurlaritza lanean ari dira partida jokatzeko asmoz. Honatx, Beñat Zarrabeitia lankidearen analisia.
bideoa prestatzen
Getxophoto nazioarteko irudi jaialdia aurkeztu dute

2019-09-03
Irailaren 4tik aurrera Getxo argazki eta irudiz beteko da. Izan ere, jaialdia hirian zehar paseatzeko eta erakusketak presa barik ikusteko diseinatuta dago. Aurten, Monica Allende komisarioaren “trantsizioaren trilogia” lanaren azken urtea izango da. 2017an hasi zen eta aldaketen garaiaren zentzu zabala arakatu zuten. Hurrengo urtean, aldiz, gatazkaren inguruan bildu ziren. Aurten, trilogiarekin bukatzeko, etorkizuna izango dute hizpide. Lanak edozein ordutan ikusteko aukera egongo da, areto itxietan dauden apurrak izan ezik. Horrez gain, larunbat honetan, Matthieu Gafsou, Jan Hoek, Federico Estol eta Anaïs López artistak Getxon egongo dira eta euren erakusketetan beraiekin hitz egiteko aukera eskainiko dute.
bideoa prestatzen
Hainbat eragilek erraustegiaren aurkako giza katea deitu dute iganderako, Donostian

2019-09-03
Irailaren 8an goizeko 11:30ean Alderdi ederretik hasiko den giza katean parte hartzeko deia egin dute Erraustegiaren Aurkako Mugimenduko kideek. Erraustegiaren Aurkako Mugimenduak salatu duenez, Donostia izan da 2018an 228kg-rekin biztanleko errefus gehien sortu duen Gipuzkoako herria. Beste herri gehienek 100 kg errefus sortu dituzte biztanleko eta herrialdeko biztanle bakoitzak 160 kg errefus sortu ditu bataz beste. Hori horrela, Errausketaren Aurkako Mugimenduak Donostiako Udalaren jarrera salatu du goizeko prentsaurrekoan.