Skip to main content

Albisteak

Politika

Uda ostean jarriko da martxan elkarrizketa sozialaren mahaia

A.Azkue, 2014-06-11

Juan Maria Aburto Enplegu eta Gizarte gaietarako sailburuak jakinarazi duenez, uda ostean elkarrizketa sozialaren mahaia martxan jartzeko asmoa du, ELAk parte hartuko ez duen arren. Sailburuak sindikatu nazionalisten ezezkoa sentitzen duela adierazi du, ia itxita zegoen kontu bat zelako Precoren berritzea.

 
Ekologia

Elikadura burujabetza sustatzeko hitzarmena sinatu du Gipuzkoako Aldundiak

B.Gartzia, 2014-06-11

Gipuzkoako Aldundiak elikadura burujabetza sustatzeko hitzarmena sinatu du Via Campesina eta Etxalde nekazari mugimenduekin. Hitzarmenaren bidez 150.000 eta 50.000 euro bideratuko ditu, hurrenez hurren, nekazal mugimendu hauek babestu eta sustatzera.

 
Ekonomia

Kutxabanken pribatizazioa saihestuko lukeen herri akordiorako deia egin du EH Bilduk

B.Gartzia, 2014-06-11

EH Bilduk Kutxabanken izaera publiko eta soziala bermatuko duen herri akordiorako deia egin die euskal eragile sozial, sindikal eta politikoei. Funtsean, hiru ideia nagusiren baitan eraikiko litzateke akordioa, eta kapital pribatuaren kontrako jarrera irmo eta publikoa izango luke oinarrian.

 
Politika

Euskal preso politikoak hurbiltzeko eskariak baztertu egin dituzte

L.Pereiro, 2014-06-10

Euskal Preso Politikoen Kolektiboko kideek ekainarekin amaituko dute Euskal Herrira ekartzeko eskaerak aurkezten. Gehienek, 500 bat presok, egin dituzte dagoeneko eskaerak. 20 ezezko jaso dituzte jada, eta guztiek argudio bera erabiltzen dute, Alfontso Zenon eta Maritxu Paulus abokatuek jakinarazi dutenez.

 
Atxilotuak / presoak

Auzitegi Konstituzionaleko plenoak erabakiko du Bateragune auzikoen babes helegitea

L.Ferro, 2014-06-10

Arnaldo Otegik, Rafa Diezek, Sonia Jazintok, Arkaitz Rodriguezek eta Miren Zabaletak jarritako babes helegitea Auzitegi Konstituzionaleko osoko bilkurak erabakiko du. Espainiako Auzitegi Konstituzionaleko lehen aretoak bidali du helegitea plenora. Erabakia hartzeko epe mugarik ez badago ere, Efe albisten agentziak dio berehala has daitezkela deliberatzen, espetxe zigor baten inguruko erabakia baita. Maiatzean bertan ordea, argudio hori ez zuen aintzat hartu Konstituzionalak berak.

 
Manifestazioak

Behetik gora doan sarea antolatzen jarraituko du Gure Esku Dagok

B.Gartzia, 2014-06-10

Etorkizunean dinamikak izan beharreko garapenaren inguruan hausnarketa zabalduko du Gure Esku Dagok. Pasa den igandeko giza kateak izandako arrakastaren ondoren, orain hausnarketa prozesu bat ireki eta udazkeneko erronkei nola aurre egin pentsatuko dutela adierazi zuten atzo. Arderdi politikoek ere giza katearen inguruko balorazioak egin zituzten.