Skip to main content

Albisteak

Sindikatuak

LAB sindikatuak ez du PRECO berritzeko akordioa sinatuko

N.Andres, 2014-06-09

ELAk PRECO berritzeko akordioa ez sinatzeko hartutako erabakiaren aurrean LABek bere sinadura suspentsuan jartzea erabaki du. Bere asmoa akordioa lortzea bada ere, organismo honetan lau sindikatuak ados egotea are garrantzitsuagoa dela azpimarratu du Ainhoa Etxaide LABeko idazkari nagusiak. Bestalde, Eusko Jaurlaritzari arazo honen aurrean urratsak emateko eskatu dio

 
Ekonomia

ELAk dio ez dagoela elkarrizketa sozialik

A.Azkue, 2014-06-09

ELAk ez du Elkarrizketa Sozialeko Mahaian parte hartuko, "ez dagoelako elkarrizketa sozialik", horrela azaldu du Txiki Muñoz ELAko idazkari nagusiak. Mahai horretan parte ez hartzeko arrazoiak azaltzen dituen agiriaren aurkezpena egin du gaur sindikatuak. Hiru puntu ditu aipatutako testuak.

 
Euskara

Donostiako Udalak udal administrazioan euskaraz egiteko deia luzatu die herritarrei

L.Ferro, 2014-06-09

Donostiako Udalak bere administrazioan herritarren euskara erabilpena sustatzeko kanpaina jarri du martxan. Ikus-entzunezkoen bidez egin ohi diren galderak euskaraz egitera bultzatu nahi dituzte herritarrak.

 
Politika

150.000 pertsonek hartu zuten parte giza katean

L.Ferro, 2014-06-09

Historikoa izan zen atzoko eguna. Gure Esku Dago dinamikak antolatutako giza kateak 150.000 pertsona baino gehiago bildu zituen. Aldarrikapena eta festa izan ziren nagusi Durango eta Iruñea arteko 123 kilometroetan zehar. Antolatzaileek balorazio baikorra egitearekin batera, orain aurrera jarraitzeko beharra azpimarratu zuten.

 
Gizartea

Eusko Jaurlaritzak ez du giza katean parte hartuko

I.Esnaola, 2014-06-06

Gobernu bezala Eusko Jaurlaritzak ez du parte hartuko ekainaren 8ko giza katean. Horrela baieztatu du Josu Erkoreka bozeramaileak. Ordea, adierazi du EAJ alderdiko zenbait kide bertan izango direla.

 
Gizartea

Egunkaria auzia artxibatu izana ontzat hartu du Eusko Jaurlaritzak

I.Esnaola, 2014-06-06

Egunkariaren Auzi Ekonomikoa epaileak artxibatu eta bi egunetara, Eusko Jaurlaritzak erabakiaren balorazioa eskaini du. Josu Erkoreka bozeramaileak ontzak jo du epailearen erabakia, eta espero du Fiskaltzak helegitea ez aurkeztea.