Skip to main content

Albisteak

Politika

Donostiako Udalaren aurkako salaketa jarri du PPk Gipuzkoa plazan ikurrina jarri izanagatik

L.Ferro, 2014-06-05

Alderdi Popularrak Donostiako Udalaren aurkako salaketa aurkeztu du Gipuzkoa plazan ikurrina jarri izanagatik. Fiskalari prebarikazioa egon ote den ikertzeko eskatu dio PPk.

 
Ekonomia

Fagor Etxetresnen lantegiek uztailerako izango dituzte jabe berriak

B.Gartzia, 2014-06-05

Fagor Etxetresnen auzia badoa pixkanaka aurrera, eta Pedro Malagon epaileak likidazio plana onartu ondoren, laster jakingo da kooperatibismoaren ikur zena noren esku geratuko den. Ezuste judizialik ezean, uztailerako jakingo dira jabe berrien izenak.

 
Langileak

Epaileak Egunkariaren auzi ekonomikoa artxibatu du ustezko delituak preskribatuta daudelako

L.Pereiro, 2014-06-04

Epaileak Egunkariaren Auzi Ekonomikoa artxibatu du. Hartutako erabakiaren kontrako helegitea edo apelazioa aurkezteko bost eguneko epea du orain Fiskaltzak. Diru-laguntza publikoen iruzurra eta diru kontuak faltsutzea egotzi zien akusazioak.

 

 
Atxilotuak / presoak

Konponbide prozesua bultzatzeko jardunaldiak antolatu ditu Foro Sozialak

I.Sarasua, 2014-06-04

Gizartea aktibatu eta preso eta iheslarien inguruan soluzioak zehazteko jardunaldiak antolatu ditu Foro Sozialak hilabete amaierarako. Preso eta iheslarien aferaren inguruan proposamenak zehazteko eztabaida ireki eta soluzio berriak definitu nahi dira bertan.

 
Kultura

Abian da Klikmetroak ekimenaren laugarren edizioa

B.Gartzia, 2014-06-04

Kilometroak jaiaren baitako ekimena martxan da, laugarren urtez jarraian. Bi norabidetan mamitzen da Klikmetroak proiektua. Batetik, jendearen parte hartzea bultzatu nahi da; bestetik, merkatari, elkarte zein enpresen diru laguntza sustatu. Edonork hartu dezake parte ekimenean, klikmetroak.kilometroak.net webgunearen bitartez.

 
Osasuna

Osasungintzan ordezkaritza duten sindikatu guztiek manifestazioa iragarri dute ekainaren 26rako

A.Azkue, 2014-06-04

Osasungintzan ordezkaritza duten sindikatu guztiek mobilizazioak iragarri dituzte datozen hilabeteetarako. Lehen protesta eguna ekainaren 26an izango dute. Egun horretan manifestazioa burutuko dute Bilboko kaleetan. Gainera, irailaren 15erako ospitale handietan itxialdiak burutuko dituztela iragarri dute. Bestalde, urriaren 11n beste manifestazio bat egingo dute eta urriaren 30eko astetik aurrera lanuzteak egingo dituzte. Mobilizazio hauekin Osakidetzak lapurtutako lan eskubideak berreskuratu nahi dituztela azaldu dute sindikatuetako ordezkariek.