Skip to main content

Albisteak

Politika

"Ni Ere Banoa!" manifestazioan parte hartzera deitu du EH Bilduk

I.Esnaola, 2014-06-12

Igande honetan Baionan egingo den manifestazioan parte hartzeko deia luzatu du EH Bildu koalizioak. “Ni ere banoa” lelopean, giza eskubideak, konponbidea eta bakea aldarriko dira Lapurdiko hiriburuan. Koalizioak azpimarratu du, martxa Ipar Euskal Herriko eragile sozial, politiko eta instituzionalek babestu dutela. Eredugarritzat jo dute eragile guztien jarrera.

 
Politika

Absoluzioak eragindako poza eskertu dute 40 gazteek

I.Esnaola, 2014-06-12

Espainiako Auzitegi Nazionalak absolbitutako 40 gazte independentistek agerraldia egin dute Iruñean, erabakiaren balorazioa egiteko. Beraien iritziz, ebazpenak agerian uzten du auzipetuetako asko torturatuak izan zirela eta 26/11 sumarioa bera ere tortura horietan oinarritu zela. Pozik agertu dira, batez ere erabakiak herritarren askoren poza sortu duelako. Horrekin batera, konponbideak berrogei militante irabazi dituela azpimarratu dute.

 
Gizartea

Gipuzkoako Foru Aldundiak 7,5 milioi euro itzultzeko eskatu dio Jaurlaritzari

L.Ferro, 2014-06-12

Gipuzkoako Foru Aldundiak AHTren lanen ondorioz zor dizkion 7,5 milioi euro itzultzeko eskatu dio Eusko Jaurlaritzari. Larraitz Ugarte Mugikortasun diputatuak azaldu duenez, aurreko legealdian ahozko akordio bat egin zuten Jaurlaritzak eta Aldundiak. Honen arabera, Aldundiak AHTn eragina zuten hainbat lan burutuko zituen eta ostean jasoko zituen 7,5 milioi euro. Bere garaian EAJko Arantxa Tapiak egin zuen eskaera eta ez zieten itzuli. Orain, Aldundia da eskera egiten duena, eta Tapia Eusko Jaurlaritzako Kontseilari izanik, ez da zorra itzuli.

 
Etxebizitza

Funtsak etxea galtzeko arriskuan dauden pertsonei aldi baterako etxebizitza emango die

N.Andres, 2014-06-12

Nafarroako Gobernuak Etxebizitza Sozialeko Foru Funtsa sortuko du, diru sarreren murrizketaren ondorioz bazterketa-soziala eta etxegabetzea pairatzeko arriskuan dauden pertsonei aldi baterako etxebizitza emateko. Etxebizitza berria alokairuan edo erosteko aukerarekin emango diete. Lehenengo urtean, familiek alokairuaren %90 ordaintzeko diru laguntza izango dute

 
Gobernua

Partaidetzazko aurrekontuetan herritarren 830 proposamen jaso dira

L.Ferro, 2014-06-11

Amaitu da Gipuzkoako Foru Aldundiak bultzatutako Partaidetzazko Aurrekontuaren ekimenaren lehen fasea. 2 milioi euro zein proiektutan inbertitu erabakiko dute Oarsoaldean, Tolosaldean, Urola Erdian eta Bidasoaldean. Lehen fasean herritarren proposamenak jaso dituzte, guztira 830. Hauen artean hogei inguru hautatu eta aldundira bideratuko dituzte, bertan azter ditzaten.

 
Politika

Berrogei gazte independentistak absolbitu dituzte

L.Ferro, 2014-06-11

Gazte independentisten epaiketan auzipetutako berrogei gazteak absolbitu dituzte. Epaiak gazteek inkomunikazioan egindako deklarazioak baliogabetu ditu eta zalantzan jarri du modu librean deklaratu ote zuten. Gazte independetistak izeneko plataforman bazebiltzala baina horrek ETAren mendekotasunik ez duela dio.