Skip to main content

Azken bideoak: Kultura

bideoaren irudia
ArteKale | Kintsukoroi proiektua, Pabellon 6eko Gazte Konpainia eta Louise Michel liburu-denda feminista

2017-03-03

Ostegunero legez, bueltan da ArteKale, kultur proposamenez betea asteon ere. Maria Rivero musikariak 'Kintsukoroi' bere bakarkako lehen lanaz hitz egin digu. Gainera, Pabellón 6 kulturguneko gazte Konpainiako kideak eta euren 'Aborigenak' antzezlana ezagutu ditugu. Bilbo erdigunean dagoen liburu-denda feministan ere izan gara, Louise Michel  du izena eta ia urtebete da zabaldu zutenetik. Asteburuko zinema estreinaldiak eta agenda ere ez dira falta gaurko saioan. On egin!

bideoaren irudia
Sagarrondotik | Zuriñe Hidalgorekin izan gara

2017-02-24

Denboraldiko bigarren saioan Zuriñe Hidalgo abeslaria izan dugu bidelagun. Gainera, Adunako Zabala sagardotegian izan gara sagardoa egiteko prozesua gertutik jarraituz, eta Astigarragako Sagardoetxean muztioa egiten ikasi dugu.

bideoaren irudia
Asteburuko kultur proposamenak (2017-02-23)

2017-02-24

Asteburu honetan ez zaitez geratu planik gabe: zinema estreinaldiak, Putinen guardasola antzezlana, Korrontziren dantzaldia, Aterabidetik dokumentala... Egin zure aukera!

bideoaren irudia
Palestina, emakumeen begiradatik

2017-02-24

Hamasei emakume palestinarren kontakizunak bildu zituen Jo Glanville kazetari ingelesak "Qissat, Palestinako emakumeen ipuinak" liburuan. Erroa argitaletxearen eskutik, Xabier Monasteriok euskarara ekarri du, "Herrien mintzoa" bildumaren baitan. Herria andreen ikuspuntutik ezagutaraztea du xede.

bideoaren irudia
Bilboko espazio kulturalen ezohiko gida

2017-02-24

"Bilbao Detournement, espazio eta praktika artistiko-kulturalen katalogoa" ondu du Oihane Sanchez artista eta ikerlariak. Bertan, ohiko tokiez gain, Bilbon ematen den kultur jarduera alternatiboa bildu du. Ikerketa honen bitartez, hiriko artistek, kultura agenteek eta ikasleek osatzen duten sarea ikusarazi nahi izan du.

bideoaren irudia
ArteKale | Palestinako emakumeen ipuinak eta Bilboko kultur gida alternatiboa

2017-02-24

Ostegunero legez, kultur proposamenez gainezka dator ArteKale. Gaurkoan, emakumeen begiradatik ezagutuko dugu Palestina, Erroa argitaletxeak euskarara itzuli duen "Qissat, Palestinako emakumeen ipuinak" liburuarekin. Gainera, Oihane Sanchez artista eta ikerlariaren "Bilbao Detournement" kultur espazioen inguruko katalogoaren inguruan ere arituko gara. Bukatzeko, nola ez, asteburuko zinema estreinaldiak eta agenda izango ditugu. On egin!