Skip to main content

Azken bideoak: Kultura

bideoaren irudia
Bat-Batean | Ahots Baten sormen egonaldia ezagutu dugu

2017-02-23

Euskarazko ahots sorkuntzako diziplina ezberdinak biltzen dituen egonaldia da Ahots Baten. Mintzolak antolatuta, abenduan bigarren edizioa egin zuten, eta Euskal Herri osoko 40 bat gazte elkartu ziren. Ane Labaka bertsolaria begirale lanetan aritu zen, eta berarekin izan gara. Gainera, otsailaren 5ean Amurrion Alfedo Remirezi elkartasuna adierazteko egindako bertso saioaren onena jaso dugu.

bideoaren irudia
Bat-Batean | Aitor Mendiluze izan dugu protagonista

2017-02-17

Aitor Mendiluzerekin izan gara, eta gertutik ezagutu ditugu bere kezkak eta erronkak. Gainera, pasa den larunbatean Lezoko Gezala aretoan egindako bertso saioaren momentu onenak jaso ditugu.

bideoaren irudia
Sagarrondotik | Xabier Amurizarekin ekin diogu txotx denboraldiari

2017-02-17

Sagarrondotik saioaren denboraldi berriari hasiera emateko, Xabier Amuriza izan dugu gonbidatu. Markina-Xemeingo Axpe sagardotegian elkartu gara, eta aurtengo sagardo denboraldiaren xehetasunak ezagutzeaz gain, Euskal Sagardo Jatorri Izendapen berriaz gehiago jakin dugu.

bideoaren irudia
Asteburuko kultur proposamenak (2017-02-16)

2017-02-17

Zinema estreinaldiak eta asteburuko agenda kulturala proposamenez beteta dakargu asteon. Dantza, kontzertuak, zinema... Ez zaitez geratu planik gabe!

bideoaren irudia
Euskarazko hedabideen iragana, oraina eta etorkizuna hizpide

2017-02-17

Euskarazko EGUNA egunkariaren 80. urtemuga aitzakiatzat hartuta, Bilboko Udalak, Sabino Arana Fundazioak, Euskaltzaindiak, Euskal PEN/Basque PEN Klubak eta Deia egunkariak euskarazko prentsaren nondik norakoak aztertu dituzte jardunaldi batzuetan.

bideoaren irudia
Galdeketaun lehiaketaren sariak banatu dituzte

2017-02-17

12 eta 17 urte arteko ia 200 jokalari izan ditu aurtengo Galdeketaun lehiaketak. Gazteek euskaraz jolastea du helburu Bilboko Udalak, Nontzeberri atariak eta Bilboko Itsas Museoak antolatzen duten proposamen honek. Udaletxeko Arabiar aretoan izan da sari banaketa, eta irabazleek sakeleko telefonoak eta tabletak eskuratu dituzte.