Skip to main content

Azken bideoak: Kultura

bideoaren irudia
Bizkaian ere zabaldu dute txotx denboraldia

2017-01-24

Andoni Aizpuru kazetariak eman dio hasiera Bizkaiko txotx denboraldiari. Zornotzako Uxarte sagardotegian egin dute ekitaldia, eta bertaratu direnek uzta berriko sagardoa dastatzeko aukera izan dute.

bideoaren irudia
Ska eta reggae musikaren sustraietara

2017-01-20

Ska eta reggae musikaren historian zehar bidaia bat da "Sound of Roots, ska eta reggae musika Euskal Herrian" dokumentala. Unibertsitateko lan batetik abiatu eta testigantzaz betetako ikerketa lana osatu dute Ainara Mentxaka, Javi Blanco, Ane Cerrato eta Antxon Notariok. Gurekin izan dira dokumentalaren nondik norakoak azaltzeko.

bideoaren irudia
"Punka egin duten askok literatura landu dute eta baita alderantziz ere"

2017-01-20

"Idoloak akatu genituenekoa" ipuin bilduma argitaratu dute Gotzon Hermosilla, Igor Mercado eta Iñigo Basaguren-Duartek: punk musika eta literatura parez pare, estilo horretako talde entzutetsuen abestiak oinarri hartuta. Urte luzez fanzinegintzan aritutakoak dira hiru egileak (Izu Giroa, Zarata...) eta horren inguruan ere jardun dugu eurekin, Do It Yourself filosofia hobeto ezagutze aldera.

bideoaren irudia
ArteKale | Punka eta literatura, Sound of Roots eta Beste Hitzak literatur egitasmoa

2017-01-20

"Idoloak akatu genituenekoa" ipuin bilduma argitaratu dute Gotzon Hermosilla, Igor Mercado eta Iñigo Basaguren-Duartek: punk musika eta literatura parez pare, estilo horretako talde entzutetsuen abestiak oinarri hartuta. Ska eta reggae musikaren sustraietara ere jo dugu "Sound of Roots, ska eta reggae musika Euskal Herrian" dokumentalarekin. Gainera, "Beste Hitzak" literatur egitasmoaren berri eman digute Yoseba Peña eta Ekaitz Goienetxea idazleek. Amaitzeko, datozen egunetako agenda kulturala ere dakargu. On egin!

bideoaren irudia
Europan zehar hizkuntza gutxituetako sorkuntzak sustatuz

2017-01-20

Europako hizkuntza gutxituetan idazten duten egileei zuzendutako sorkuntza egonaldiak dira "Beste Hitzak" egitasmoaren oinarri. Yoseba Peña eta Ekaitz Goienetxea idazleak izan ditugu gurean, euren esperientziaren berri emateko.

bideoaren irudia
Bat-Batean | Arkaitz Oiartzabal "Xamoa" izan dugu gurean

2017-01-17

Arkaitz Oiartzabal “Xamoa” bertsolari oiartzuarrarekin izan gara. Bertso eskolako irakaslea ere bada "Xamoa", eta berarekin aritu gara solasean. Horrez gain, urtarrilaren 8an Oiartzunen egindako euskal presoen aldeko bertso saioaren onena jaso dugu.