Skip to main content

Azken bideoak: Kultura

bideoaren irudia
"Airean isla" eleberriarekin fikziora itzuli da Abaitua

2016-12-06

Mikel Hernandez Abaituak bere azken nobela aurkeztu digu, "Airearen isla". Literatur iruzur bat izan du oinarri, baina azkenean maitasun istorioak pisu handiagoa hartu du. 

bideoaren irudia
Gatazka armatuari eta kartzelari kritika feminista

2016-12-06

Lisipe bildumaren lehen zenbakia da "Borroka armatua eta kartzelak" liburua. Oihana Etxebarrieta eta Zuriñe Rodriguezek Euskal Herriko gatazka armatuaren eta bere ondorioen irakurketa feminista egin dute. Galdera bat ere planteatu dute: bake garaian zein da emakumeek izan beharreko rola?

bideoaren irudia
ArteKale DA! Abenduaren 6ko kultura menua

2016-12-06

Durangoko Azokaren bosgarren eta azken egunean, sortzaileei tarte zabala eskaini diegu. Mikel H. Abaituaren "Airearen isla" eleberria, Oihana Etxebarrieta eta Zuriñe Rodriguezen "Borroka armatua eta kartzelak" liburua, Irati Jimenezen "Odola" "Gatza" eta "Musua" liburuxkak eta Bide Ertzean taldearen "Zutaz kantatzeko" disko-liburua ezagutu ditugu.

bideoaren irudia
Sagardo Apurua, iragana eta oraina

2016-12-06

Bost eguneko egitarau zabala antolatu du Gipuzkoako Sagardogileen Elkarteak III. Sagardo Apurua ospatzeko. Garai batean bezala, Urumeatik jaitsi dute sagardoa Astigarragatik Donostiara, eta Boulevarden dolare-baserri bat eraiki dute. Sagardoaren historia eta kultura bizirik mantendu nahi dituzte ekimenaren bitartez. Bost egunez, festa giroan sagardo berria dastzeko aukera izango da Donostiako Boulevarden.

bideoaren irudia
Naufrago baten bitartez, Etsaiak taldearen esentzia bizirik

2016-12-05

Aitor Ibarra "Auo" abeslariak ziklo berri bati eman dio hasiera. 87an Etsaiak sortu zutenetik, makina bat disko eta kontzertu eskaini zituzten. Ordea, abentura hori bukatu, eta berri bat martxan jarri du Auok: EtsaiakEroak. 2017a beraien urtea izango dela esan digu.

bideoaren irudia
Zakur baten begiradatik kontatua

2016-12-05

Harkaitz Cano idazleak, Antton Olariaga marrazkilariak eta Jexuxmai Lopetegi musikariak elkarlanean osatu dute "Itzal zaunka" disko liburua. Hiruekin izan gara Durangoko Azokan, eta lanaren esentzia harrapatu dugulakoan gaude.