Skip to main content

Azken bideoak: Kultura

bideoaren irudia
Maleta barruan duena erakutsi digu Patxi Larrionek

2016-12-05

"Feriatzaileak" da Patxi Larrion idazlearen lehen eleberria. Maleta eta guzti agertu da Durangoko Azokara, eta barruan daramana erakutsi digu. Ezustekoa hartu dugu. Era berean, liburuaz eta kontatzen duenaz aritu gara berarekin.

bideoaren irudia
ArteKale DA! Abenduaren 5eko kultura menua

2016-12-05

Durangoko Azokaren laugarren egunean, hiru liburu izan ditugu protagonista: Patxi Larrionen "Feriatzaileak", Harkaitz Cano, Antton Olariaga eta Jexuxmai Lopetegiren "Itzali zaunka" eta Danele Sarriugartek euskaratutako Angela Davisen "Emakumeak, arraza eta klasea". Bestalde, EtsaiakEroak taldeko Auorekin izan gara.

bideoaren irudia
Aurten ere eskuratu zure Kultura bonua!

2016-12-05

Kultura bonua aurkeztu du bigarrenez Gipuzkoako Foru Aldundiak. Denis Itxaso Kultur diputatuak nabarmendu du oinarrizko lehengaia dela kultura, eta modu berezi batean irudikatu dute.

bideoaren irudia
Korrontziren "Benefic" proiektu berria ezagutu dugu

2016-12-04

Ongintzazko proiektua da "Benefic"; bi Gobernuz Kanpoko Erakundeen (TDH-Gizakien Lurra eta Aitzina-Aefat) umeei laguntzeko asmoz egina. Bizkaiko Korrontzi folk taldearen egitasmo berriaren xehetasunak ezagutu ditugu.

 

bideoaren irudia
Bere ordua dela iragarri du Egurra ta Kitto bandak

2016-12-04

Azpeitiko Egurra ta Kitto punk rock taldeak gogorrera egin du "Gure Ordua" lan berrian. Durangon esan digutenez, aldaketa hainbat dakartza diskoak, taldekide aldaketak tarteko.

bideoaren irudia
Zein da zure plana Durangoko Azokan?

2016-12-04

Igandea, abenduaren 4a, Durangoko Azokaren 3. eguna eta Landako Gunea jendez lepo. Bertaratu direnei hauxe da bota diegun galdera: Zein da zure plana Durangoko Azokan?