Skip to main content

Azken bideoak: Kultura

bideoaren irudia
Josu Bergara bakarlariarekin izan gara

2016-12-03

Eako musikaria "Kanta Txikien Indarra" diskarekin dator. Zuzeneko lanak arrakasta handia izan du bere zaleen artean. Gainera, Taupaka elkarteak sortzaileentzat antolatutako ekimen baten inguruan ere hitz egin digu.

bideoaren irudia
Maitasunari pasioz begiratu dio Su Ta Gar taldeak

2016-12-02

Eibarko taldearen azken lan hau orain arteko "goxoena" dela dirudien arren, betiko pasioa jarri dutela kontatu dute Aitor Gorosabel eta Xabi Bastida taldekideek. "Maitasunari pasioa" diska da euren lan berria eta urtarrilean hasiko dira zuzenekoekin.
 

bideoaren irudia
Marrazki bizidunak egiten ikasi dugu

2016-12-02

Irudienean marrazki bizidunak egiten ikasteko tailerrean izan gara hainbat umerekin batera. Marrazkiak egiteko teknikei buruz hitz egin digute tailerraren arduradunek, baita azoka egunetan Irudienean egongo diren jarduera guztien inguruan ere.
 

bideoaren irudia
Trikitixari omenaldia egin dio Xabi Solanok bere lan berrian

2016-12-02

Bere sorterria gogoratu du Xabi Solanok "Ereñotzu" lan berrian. Trikitixa liburua eta diska atera berri ditu, soinua ikasten jotzeko teknika ezberdinekin. Gainera, Esne Beltza taldearen etorkizuneko planen berri ere eman digu.

bideoaren irudia
ArteKale DA! Abenduaren 2ko kultura menua

2016-12-02

Durangoko Azokaren lehen egunean, osasungarria geratu zaigu. Josu Bergara bakarlaria, Xabi Solano trikitilaria eta Su Ta Gar taldearen azken lanen xehetasunak ezagutu ditugu. Horrez gain, Irudienean egin den marrazki bizidunak egiteko tailerrak emandakoa jaso dugu.

bideoaren irudia
Igelen iraultza, Patxo Telleriaren eskutik

2016-12-01

Abenduaren 2an estreinatuko da "Igelak" filma zinema aretoetan. Komedia soziala egin nahi izan du Patxo Telleria zuzendariak eta puri-purian dauden gaiak landu ditu filmean, ustelkeria zein etxe kaleratzeak, besteak beste. Telleriarekin izan gara pelikularen inguruan solasean.