Skip to main content

Azken bideoak: Kultura

bideoaren irudia
Euskaldunako emakumeen borroka gogoratuz

2016-11-17

Euskalduna ontziolaren gatazkan emakumeek aurrera eraman zuten borroka jasotzen du "Nosotras, mujeres de Euskalduna" dokumentalak. Larraitz Zuazo zuzendariaren eskutik, 80ko hamarkadan jazotako gertakari horiek protestetan egondako emakumeen ikuspuntutik biziko ditugu. Zinema dokumentalaren eta film laburren Zinebi jaialdiaren 58. edizioaren baitan emitituko da lana azaroaren 19an eta Arriaga antzokian azaroaren 26an.

bideoaren irudia
"Gobernu euskaltzalea osatzea nahi dugu, programetan euskaraz esaten dena betetzea"

2016-11-14

Gurean Gaur saioan, Mertxe Mujika AEK-ren koordinatzailea eta Asier Amondo Korrikako arduraduna elkarrizketatu ditugu. Euskal Herriko egoera instituzionalak euskararen normalizazioan eta komunitateen arteko zubiak eraikitzeko aukera ematen duela nabarmendu digute. Korrika 20, 2017ko martxoaren 30ean hasi eta apirilaren 9an bukatuko da.

bideoaren irudia
Arantxa Urretabizkaia: “Ez dut gizarte parekide bat ezagutuko”

2016-11-12

Noizean behin liburu bat idazten duen etxeko-andre kazetaritzat du bere burua. 1947an Donostian jaio zen. Hondarribiko Alardean parte hartzen du Jaizkibel konpainiarekin, eta 20 urteen laburpena egitean beldurra eta laguntasuna hitzak erabili ditu. Euskara batuaren alde egin izanaz harro sentitzen da. Hurbilean, Arantxa Urretabizkaia.

bideoaren irudia
Zea Mays, hogei urte harrotasunez

2016-11-10

Hogei urte betetzear harro dator Zea Mays taldea. Euren ibilbideaz harro, hasierako lau taldekide berberek jarraitzeaz harro, azken diskoaz harro... Izen hori jarri diote bilbotarrek euren zortzigarren lanari, "Harro". Aurkezpen bira hastear, urteurren berezi horren inguruan eta disko berriaren inguruan hitz egin digu Aiora Renteria taldeko abeslariak.

bideoaren irudia
Euskarazko zinemaren gordailua

2016-11-10

Euskarazko zinemagintzaren argazki historikoa egiteko asmoarekin dator Ganbara proiektua. Artxibo digitalean dagoen hutsuneaz konturatuta, euskaraz egindako film guztiei buruzko informazioa bildu eta eskura jartzeko helburuarekin sortu da. Maialen Goñik eskaini dizkigu xehetasunak.

bideoaren irudia
“Hiperlokalizazioa da gure indargunea baina saretu egin behar gara”

2016-11-10

Tokian tokiko hedabideen osasunari buruz aritu gara Urko Aristi Tokikom-eko zuzendariarekin, Oihana Cabello Lea-Artibai, Mutriku eta Busturialdeko Hitzako zuzendariordearekin eta Lur Mallea Deustualdeko Prest! aldizkariaren koordinatzailearekin. Bi aldarri nagusi plazaratu dituzte: alde batetik, hango eta hemengo hedabide txikien artean zubiak eraikitzearen beharra eta, bestetik, horietan lan egiten duten kazetarien lan baldintzak duintzearen beharra.