Skip to main content

Azken bideoak: Kultura

bideoaren irudia
Bat-Batean | Xilaba eta Joana Itzaina

2016-11-05

Joana Itzaina izan dugu gurean, Bertsularien Lagunak elkarteko lehendakaria. Xilaba txapelketako finalaurreak jokatu berri, azaroaren 12an izango da final handia Baionan. Joanarekin Xilaba txapelketaz mintzatu gara, eta Iparraldean bertsolaritzak bizi duen egoeraz. Horrez gain, Aiziritze eta Larresoroko finalaurrekoetako bertsorik onenak jaso ditugu saioan.

bideoaren irudia
Anjel Alkain: "Beste hizkuntzetan egiten diren pelikula zoroak falta zaizkigu"

2016-11-04

Patata tortila dela uste du gure protagonistak. 1966an Andoainen (Gipuzkoa) jaio zen eta ziurrenik euskaldun guztiak barrez lehertu gara berarekin. Martxelo Otamendi, Jose Luis Korta eta Maikruxen paperetan ikusi dugu, besteak beste. Zurian dagoen paper bat betetzea omen da zailena. Hurbilean, Anjel Alkain.

bideoaren irudia
Makina banatzaileen bidez, mikroipuinak

2016-11-04

Irakurzaletasuna sustatzeko helburuarekin abiatu du Kultur dealers ekimena Gipuzkoako Foru Aldundiak. Makina banatzaileen bidez, hainbat genero literarioko mikroipuinak eskuratu ahalko dituzte erabiltzaileek. Euskarri berritzailearen aldeko apustua egin dute eta Donostian, Irunen eta Zumarragan jarri dituzte makina horiek. Gainera, mugikorra den makina bat ere egongo da.

bideoaren irudia
Ama hilari hitzak koaderno zurian

2016-11-03

HIKA teatroa "Koadernoa zuri" antzezlanarekin dabil Euskal Herriko antzokietan zehar. Ama zorrotz baten menpe hezitako bi ahizparen istorioa kontatzen du, eta 25 urte elkar ikusi gabe egon ostean loratzen diren sentimendu, oroitzapen edo gorabeherak bizi ahalko dituzte ikusleek. Agurtzane Intxaurraga zuzendaria eta Miren Gojenola eta Itziar Ituño aktoreak izan ditugu gurean, antzezlan zirraragarri honen inguruan solasteko.

bideoaren irudia
GetxoArte, sortzaile berrien erakusleiho

2016-11-03

GetxoArte praktika garaikidearen aretoaren hirugarren edizioa da aurtengoa. Azaroaren 4tik 6ra 30 artistaren lanak egongo dira ikusgai Areetako Geltokia plazan. Disziplina anitzak aurkitu ahal izango dira bertan.

bideoaren irudia
"Bilbon hutsune bat betetzera gatoz"

2016-11-03

BIBA! Kultura proiektua aurkeztu zuten joan den ostegunean Bilbon. Izen bereko kulturgunea zabaldu dute Alde Zaharreko Erronda kalean, baina, euren jarduna ez dute mugatuko kulturgunearen lau pareten artera. Hori baino askoz gehiago izan nahi dute: Euskal Herrian eta euskaraz egindako kultur eskaintzaren hauspoa eta babesa. Oihana Bartrak eta Lutxo Egiak azaldu dizkigute proiektuaren nondik norakoak.