Skip to main content

Azken bideoak: Kultura

bideoaren irudia
Benito Lertxundi, Hurbilean programan!

2016-10-21

Benito Lertxundi abeslariarekin bere ibilbidea errepasatuko dugu, Hurbilean saioan. Ostiralean, urriak 21, 22:00etan.

bideoaren irudia
"Hauts" diskoaren aurkezpen biran murgilduta dabil Liher taldea

2016-10-20

Liher taldeko kideak izan ditugu gurean. "Hauts" lehen diskoa atera ondotik, kontzertu biran murgilduta dabil laukotea. Soul ukitudun rock zaharkitu gisa definitu dute berain estiloa. Eguneroko kezka eta bizipen propioak ageri dira letretan, "bigarren entzunaldia behar dutenak", diotenez.

 

bideoaren irudia
Pio Barojari omenaldia, hil osteko 60. urteurrenean

2016-10-20

Gipuzkoako Aldundiak Pio Baroja idazlea omenduko du programa berezi baten bitartez. Idazle donostiarra zendu zela 60 urte beteko dira, eta urteurrena baliatuko dute Barojaren irudiari gorazarre egiteko. Urriaren 23tik 29ra mahai-inguruak eta hitzaldiak egingo dituzte. Baita irakurraldi berezi bat ere, eta Barojaren inguruan egindako dokumentala aurkeztuko dute.

bideoaren irudia
Bakarkako lan bezala ulertu izan da komikia Euskal Herrian

2016-10-20

Euskal komigintzari buruz solastu gara Josune Muñoz komiki adituarekin eta Dani Fano komikigilearekin. Euskal argitalpenei, zahar eta berriei, errepaso bat egin diegu, eta zentsuraz ere aritu gara. Gonbidatuen aburuz, Euskal Herrian inoiz ez da egon komikiaren industria bat, eta horren ondorioz, komikigintza bakarkako lan bezala ulertu izan da beti. Gaur egun, ordea, aldatuz doa hori pixkanaka.

bideoaren irudia
Nafarroa Oinez | Euskarari tiraka Viana-Lodosan!

2016-10-17

"Hartu, tenka, tira!" leloarekin ospatu zen urriaren 16an, igandez, Viana-Lodosako Nafarroa Oinez festa. Bertan izan ginen, eragile eta antolatzaileekin. Giroa bera ere jaso genuen Iosu Ganuza eta Erkuden Ruizekin.

bideoaren irudia
Bat-Batean | Heletako bertso saioaren onena

2016-10-15

Irailaren 11n Nafarroa Behereko Heleta herrian egindako bertso saioa jaso dugu programan. Maialen Lujanbio, Uxue Alberdi, Amets Arzallus eta Odei Barroso aritu ziren bertsotan, Santa Maria etxeko lorategian. Hauxe duzue saioak eman zuen onena.