Skip to main content

Azken bideoak: Kultura

bideoaren irudia
Bat-Batean | Andoni Egaña eta Lugaritzeko bertso saio matematikoa

2016-10-29

Andoni Egaña txapelduna izan dugu gurean. Bertsolaritzaz, euskaraz, eta bere ibilbide oparoaz jardun dugu zarauztarrarekin. Bestalde, Donostiako Antigua auzoko Lugaritz kultur etxean egindako bertso saio matematikoaren momenturik onenak jaso ditugu.

bideoaren irudia
Alex Sardui: "Musikatik ezin liteke bizi gaur egun, baina egin behar da"

2016-10-28

Alkondarari zor dio arrakasta gaurko gonbidatuak. 1966. urtean Gernikan jaio zen, bizkaieraz abesten du, naturalago ateratzen zaiolako. Haren familiako bazkari guztietako protagonistak abestiak izaten omen dira, eta 50 urte baditu ere, txoko guztietan dantzatzen jarraitzen du. Eszenatokian libre sentitzen da. Hurbilean, Alex Sardui.

bideoaren irudia
"Maila teknikoa eta artistikoa daukagu nazioartean ibiltzeko"

2016-10-27

Euskal film laburren inguruan aritu gara Txema Muñoz "Kimuak" egitasmoaren arduradunarekin eta Xabier Arrate Euskal Zine Bilerako lantaldeko kidearekin. Adierazi dutenez, Euskal Herrian zinegile harrobi oparoa dago, eta nazioartean lehiatzeko maila tekniko eta artistiko nahikoa. Halere, maila hori mantendu ahal izateko ikusentzunezko sektorearen egonkortasun beharra aldarrikatu dute.

bideoaren irudia
Errealitateak utzitako orbainak, Mikel Etxabururen poematan

2016-10-27

"Lo zaudela zabaldu dizkizut begiak" du izena Ondarroako Mikel Etxaburu idazlearen poema liburu berriak. Errealitateak utzitako orbainak izan dira testuen abiapuntua, betiere esperantza puntu batekin. Kritikotasuna eta kontzientzia hartzearen garrantzia nabarmendu ditu Etxaburuk, poesiaren zentzu eraldatzailearen alde eginez.

bideoaren irudia
"Francoren bilobari gutuna" urriaren 31n irakurriko dute lehen aldiz

2016-10-27

Artedrama, Dejabu Panpin Laborategia eta Le Petit Theatre de Pain antzerki konpainiak antzerki obra berriarekin datoz: "Francoren bilobari gutuna". Urriaren 31n izango da estreinaldia Luhuson eta hortik aurrera emanaldi mordoa dituzte lotuta Euskal Herriko antzokietan zehar. Frankismoak gure gizartean utzi dituen zauriak erakusten ditu antzezlanak, eta Ximun Fuchs zuzendariak xehetasunak eman dizkigu.

bideoaren irudia
Benito Lertxundi: "Gure herrian bakea ezinezkoa da, herri okupatua delako"

2016-10-21

1942. urtean Orion jaio zen, etxean guztiak ziren oso musikazaleak, baina berari amaren ahots zartatuaz abestutako kantu tristeak gustatzen zitzaizkion. 1965ean igo zen lehen aldiz eszenatoki gainera, lehiaketa batean izan zen, eta 20 segundutan konbentzitu zituen guztiak. Gaur egun ez omen daki euskara ez den beste hizkuntza batean abesten. Hurbilean, Benito Lertxundi.