Skip to main content

Azken bideoak: Kultura

bideoaren irudia
Getxoko Komiki azoka, egile eta zaleentzako topagunea

2016-11-22

Getxoko Komiki azokaren 15. edizioa izan da asteburu honetan. 60 salmenta postu egon dira bertan, besteak beste, komiki dendak, aldizkariak, fanzineak eta argitaletxeak. Komikien salmentaz gain, hitzaldiak, sinatze-txandak, aurkezpenak zein mahai-inguruak izan dituzte komiki zaleek Areetako Geltokia plazan. Aurten, gainera, Horacio Altuna eta Jose Ibarrola artistak omendu dituzte.

bideoaren irudia
Bat-Batean | Sustrai Colina Xilabako txapelduna izan dugu gurean

2016-11-19

Xilabako txapela jantzi berritan, gurean izan da Sustrai Colina. Pozik eta harro, oinak lurrean ditu urruñarrak. Txapeldunarekin partekatu ditugu Baionako finaleko momenturik onenak.

bideoaren irudia
Ander Lipus: "Beti kuestionatzen dut honetan jarraitu nahi dudan"

2016-11-18

Ezizen bategatik ezagutzen badugu ere, Iñigo Ibarra da bere benetako izena. Bakarrizketa batekin hasi zuen bere ibilbidea, Euskal Herriko txoko guztiak autoestopez bisitatu zituela gogoratzen du. Nia, beste nia eta pertsonaia bereizten ditu. Eta pertsonaia eta publikoaren artean hari bat ikusten du. Hurbilean, Ander Lipus.

bideoaren irudia
“Autoekoizpena azken aukera izatetik lehena izatera pasatu da"

2016-11-17

Musika autoekoizpenari buruz aritu gara kultura solasaldian. Gurekin izan ditugu Koldo Otamendi (Musika Zuzenean) eta Josu Bergararekin (musikaria). Esan digutenez, gaur egun, musikariak izan dezake bere lanaren gaineko erabateko kontrola, eta horretan teknologia berriek asko lagundu dute.

bideoaren irudia
Bilboko Aste Nagusia, herritik eta herriarentzat

2016-11-17

Aste Nagusiaren hastapenen inguruko dokumentala aurkeztu dute Bilboko Konpartsek. "Amets Nagusia" jarri diote izena, eta lan honen bitartez, memoria historikoa berreskuratu eta pedagogia egin nahi izan dute, bilbotar guztiek jaien jatorria ezagutu dezaten. Konpartsetako kide diren Itsaso Perez eta Ziortza Larreategi izan ditugu gurekin.

bideoaren irudia
Galdeketaun lehiaketa, mugikorraren bidez

2016-11-17

Martxan da Galdeketaun lehiaketaren hirugarren edizioa. Mugikorrerako aplikazioaren bitartez, 12 eta 17 urte arteko gazteek euskaraz jolastu eta bertoko kulturaz ikasteko aukera izango dute. Bilboko Udalak eta Nontzeberri atari digitalak hirugarrenez antolatuko dute txapelketa, aurten Itsas Museoaren kolaborazioarekin.