Skip to main content

Azken bideoak: Kultura

bideoaren irudia
Mundu bat ahoz aho, kantu inprobisatuari buruzko dokumentala

2016-12-03

Mundu bat ahoz aho, kantu inprobisatuaren inguruko ikus-entzunezkoa estreinatu dute Durangoko Azokako Irudienea gunean. Mintzolak eta Lankuk ekoiztu dute Beñat Gaztelumendik zuzendu duen dokumentala.

bideoaren irudia
Hesianek disko berriaren kaleratzea eta 10. urteurrena bihar ospatuko du

2016-12-03

Hesian taldeak kaleratu berri duen diskoa inflexio puntua izango dela uste du. Horrez gain, igandean kontzertua eskainiko dute. Berezia izango dela aurreratu digute, hamaika lagunekin partekatuko baitute eszenatokia. Euskal Herriko hainbat taldetako kideri egin zieten proposamena, denen baiezkoa jaso dute eta kontzertu ahaztezina izango dela aurreikusten dute. 

bideoaren irudia
ArteKale DA! Abenduaren 3ko kultura menua

2016-12-03

Durangoko Azokaren bigarren egunean, Hesian eta Kokein musika taldeak, Ruper Ordorika, Mikel Inunziaga, eta Beñat Gaztelumendik zuzendutako "Mundu bat ahoz aho" dokumentala izan ditugu hizpide.

bideoaren irudia
Euskararen egunean Bilboko Udalak Ken Zazpi musika taldea omendu du

2016-12-03

Bilboko Udalak euskararen nazioarteko egunean Ken Zazpi musika taldea omendu du musikaren arloan eta euskara gazteen artean zabaltzen egin duen lanagatik.

bideoaren irudia
Abenduak 3, Euskararen Eguna

2016-12-03

Hamaika Telebistan euskara dugu oinarri, urteko egun guztietan. Horren lagin bat ere prestatu dugu abenduaren 3rako, Euskararen Egunerako. Euskal Herriko hainbat ekitaldi berezi jasotzearekin batera, gure programazioan euskararen gaiari heldu diogu modu berezituan, eta horren bilduma da osatu duguna.

bideoaren irudia
Kike Amonarriz: "Etxe handi bat bihurtu zait Euskal Herria"

2016-12-02

Gure protagonistaren bizitza beste bat litzateke txisterik gabe. Euskararen militantziatik heldu zen telebistara eta etxe handi bat bihurtu da Euskal Herria beretzat. Ahul ikusten ditu euskarazko hedabideak, eta errebindikaziotik erabilerara pasatzeko ordua dela uste du. Hurbilean, Kike Amonarriz.