Skip to main content

Azken bideoak: Kultura

bideoaren irudia
Bordari-Satarka literatura sariak banatu dituzte Hondarribian

2016-12-15

Hondarribiko XXXIII. Bordari eta Satarka literatur lehiaketako sariak banatu zituzten abenduaren 10ean. Bi modalitate ditu lehiaketa honek: Bordari ipuin-lehiaketa eta Satarka olerki-lehiaketa. Guztira 31 lan aurkeztu zituzten. Irabazleen lanak ezagutzeko aukera izan genuen.

bideoaren irudia
ArteKale | Bizkaiko Bertsolari Txapelketa, "Akabuko martxea" eta Bordari-Satarka

2016-12-15

Bizkaiko Bertsolari Txapelketaren finalaz aritu gara Onintza Enbeita eta Xabat Galletebeitia finalistekin. Bestalde, "Akabuko martxea" transhumantziaren inguruko dokumentala aurkeztu digute Aitor Gisasolak eta Fredi Paiak. Gainera, Hondarribiko Bordari-Satarka literatur lehiaketako lan irabazleak ezagutu ditugu. Asteburuko agenda ere ekitaldiz gainezka dator: Gau irekia, Gabonart artisau azoka, Mazoka marrazki azoka...

bideoaren irudia
Bat-Batean | Bizkaiko finalari begira Jone Uriarekin

2016-12-10

Bizkaiko Bertsolari Txapelketa heldu da finalera. Hilaren 17an jokatuko da Bilbon, eta gu finalistetako batekin izan gara. Jone Uria izan zen txartela lortzen lehena, eta berarekin errepasatu ditugu txapelketaren ingurukoak eta bestelako kontuak. Gainera, Markina-Xemeingo finalaurrekoaren onena jaso dugu saioan.

bideoaren irudia
ArteKale | Durangoko Azokaren bilduma!

2016-12-08

Liburuak, diskoak, dokumentalak, hitzaldiak... askorako eman du Durangoko Azokaren 51. ekitaldia. Bost egunek emandakoaren laburpena prestatu dugu ArteKale saioan. Horrekin batera, asteburuko agenda ere errepasatu dugu.

bideoaren irudia
Hitzak kaleidoskopioan sartu ditu Irati Jimenezek

2016-12-06

Irati Jimenez idazlearekin izan gara, eta bere lan hirukoitzaren inguruan hitz egin digu. "Odola", "Gatza" eta "Musua" dute izena, eta kontzeptu bakoitzaren inguruan hainbat ikuspegi landu ditu. Ikerketa lanetan hirurek harritu dutela kontatu du Jimenezek.

bideoaren irudia
Zeren bila etorri zara Durangoko Azokara?

2016-12-06

Landako guneko kaleetan gora eta behera ibili ginen Durangoko Azokaren bosgarren eta azken egunean. Bertaratu zirenei galdera zuzena egin genien.