Skip to main content

Azken bideoak: Kultura

bideoaren irudia
Bat-Batean | Bertsolaritzak Nafarroan bizi duen egoera ezagutu dugu

2017-01-14

Bertsolaritzak Nafarroan duen egoera ezagutzeko, Iruñeara joan gara. Alde Zaharreko Zaldiko-Maldiko elkartean ematen du bertso eskola Iker Gorosterrazu bertsolariak. Bertan izan gara, eta urrian Iruñean egindako bertso saioaren onena jaso dugu.

bideoaren irudia
ArteKale | Asteburuko agenda kulturala

2017-01-12

Datozen egunetako agenda kulturala dakargu gaurkoan. Gorputzak astintzeko helburuarekin, bueltan da "Ilunabarrean dantzan" folk dantzaldia Oihaneder Euskararen Etxean. Horrez gain, Baztan inguruan genero beltza berreskuratuko dute (H)ilbeltza Euskal Nobela Beltzaren Astean, eta askotariko ekintzak prestatu dituzte herriz herri. Literaturarekin jarraituz, zabalik da jada Bilboko Otxarkoaga auzoko haurrei zuzendutako ipuin lehiaketa. Hori guztia, eta askoz gehiago, asteongo agendan. On egin!

bideoaren irudia
Euskararekin gozatzea, "Ikusi eta ikasi" programaren xede nagusia

2017-01-10

Ondo pasatuz euskararen erabilera sustatzea, horixe da Ikusi eta ikasi programaren helburu nagusia. Bilboko Udalak Euskaltzaleen Topagunearekin elkarlanean umeentzako ikuskizunik onenak ekarriko ditu berriro ere Bilboko auzoetara. Urtarrilaren 16an hasiko da Ikusi eta ikasi, eta apirilaren 5era arte iraungo du. Tailerretan izena emateko eta ekintza guztien informazio zehatza izateko sartu www.ikusietaikasi.net helbidean.

bideoaren irudia
Bat-Batean | Etxahun Lekue Bizkaiko txapeldunarekin izan gara

2016-12-24

Bizkaiko txapela jantzi berritan, pozik aurkitu dugu Etxahun Lekue. Larrabetzuko txapeldunarekin solasean aritu gara, bere bizipenak ezagutu ditugu, eta gogora ekarri ditugu finaleko momenturik onenak.

bideoaren irudia
Olentzeroren sekretuak ezagutu ditugu

2016-12-23

Aste honetako protagonista gabonetan oroitzen dugu gehien. Bizarduna da eta  astoarekin eta Mari Domingirekin ikusten dugu maiz. Urteko sasoi honetan jaisten da baserritik. Gure etxeak opariz eta maitasunez betetzen ditu. Hurbilean, Olentzero.

bideoaren irudia
Femmes, adinekoak baina iraultzaileak

2016-12-22

Hortzmuga Teatroaren "Femmes" proposamena ezagutu dugu. Sistemaren aurka doazen lau adineko emakume dira kale antzerki honetako protagonistak. Kalea eszenatoki, ikus-entzuleak emanaldiaren parte bilakatzen dira ikuskizun xelebre honetan.