Skip to main content

Azken bideoak: Kultura

bideoaren irudia
"Ele!", bi unibertso kultural aurrez-aurre

2017-02-17

Frankismoaren fusilek hil zituzten Lauaxeta eta Lorca 36ko gerran. 80 urte igaro ondoren, Jon Maia bertsolariak eta Josu Camara zuzendariak idazle biak batu dituzte ikuskizun berezi batean. Bi unibertso kulturalen arteko talkak eta lotuneak islatu dituzte bertan.

bideoaren irudia
Genero identitate eta adierazpena ardatz

2017-02-17

Zinegoak otsaileko ezinbesteko hitzordua bilakatu da aspalditik. Gaylesbotrans nazioarteko zinema eta arte eszenikoen jaialdiaren 14. edizioa da aurtengoa eta inoiz baino indartsuago dator. Bi asteko iraupena izango du, izan ere, garrantzia berezia emango diete dokumentalei. Joao Pedro Rodrigues zinemagile portugaldarrak eta Ugandako Queer Kampala jaialdiak izango dira aurtengo sarituak.

bideoaren irudia
ArteKale | Zinegoak eta "Ele!" ikuskizuna

2017-02-17

Astero legez, kulturaren alderdi guztiak lantzen saiatuko gara ArteKalen. Otsailaren 20an hasiko da Zinegoak, LGTB zinema jaialdia. Luze eta zabal arituko gara hitzordu garrantzitsu horren inguruan. Bestalde, "Ele!" ikuskizuna ere dakargu gurera, Lauaxeta eta Lorca idazleen erailketen 80. urteurrenean sortutako lan berezia da hau. Egunaren inguruko jardunaldiak, Galdeketaun lehiaketa... Denetarik izango dugu gaurko saioan. Baita zinema estreinaldiak eta agenda kulturala ere. On egin!

bideoaren irudia
Asteko agenda kulturala (2017-02-09)

2017-02-10

Asteburu honetako kultur ekintzak dakartzagu gaurkoan: Helena Goñi artistaren Tell me how close we are to a riot erakusketa, Zea Maysen kontzertua, "Koadernoa zuri" antzezlana eta beste hainbat kontu kulturaz gozatzeko.

bideoaren irudia
600 gaztek parte hartuko dute aurten Harrapazanken

2017-02-10

Gazteen artean euskara modu dertigarrian bultzatzeko helburuarekin, Harrapazank programa antolatzen dute urtero Bilboko Udalak eta Euskaltzaleen Topaguneak. 8 eta 18 urte arteko 600dik gora gaztek parte hartuko dute aurtengo edizioko Distirazank eta Probazank modalitateetan.

bideoaren irudia
Presoen eskubideen aldeko aldarria oholtza gainean

2017-02-10

40 minutu rock elkartasun jaialdiaren hirugarren edizioa da aurtengoa eta beste behin euskal presoen eskubideen aldeko aldarriz beteko da Durangoko Landako gunea. Otsailaren 18an hamabi musika talde arituko dira oholtza gainean eta jaialdia prestatzen ari den bolondresetako batekin aritu gara, azken egunetako prestaketez.