Skip to main content

Azken bideoak: Kultura

bideoaren irudia
ArteKale | Euskal Musika Kosmikoak, Mungialdeko bertsoak eta Argia sariak

2017-02-03

Euskal Gizartea euskal musika popularretik abiatuta aztertu du Josu Larrinagak "Euskal Musika Kosmikoak" liburuan. Gainera Mungiako Taket Bertso Eskolako kideekin izan gara, Mungialdeko musikariekin elkarlanean atera duten "Bertso guztien habia" diskoaren inguruan solasean. 2017ko Argia sari banaketako irabazleekin ere hitz egin dugu. Hori eta askoz gehiago asteongo ArteKale saioan. On egin!

bideoaren irudia
Euskal mitologiaz gozatu eta ikasteko bideo-jokoa

2017-01-27

Mitologia, euskara eta entretenimendua uztartzen ditu Sorginen Kondaira bideo-jokoak. Ondo pasatzeaz gain, ezagutza berriak ere jasoko dituzte umeek. Endika Campo jokoaren sortzaileetako batekin izan gara kondairak ezkutatzen duen misterioaren inguruan hitz egiten.

bideoaren irudia
Euskaraz egiten du rapa Izotz erreginak

2017-01-27

La Basu Euskal Herriko emakumezko rap musikaren ikur nagusia da. Hogei urte baino gehiago daramatza musikagintzan eta "Ni naiz izotz erregina" diskoarekin dator oraingoan. Bere lan berriaz, Eskina Femenina proiektuaz, emakumeek raparen munduan duten lekuaz eta beste hainbat kontuz aritu gara solasean berarekin.

bideoaren irudia
"Landa eremuan jarri zuten begirada, herri tradizioetan"

2017-01-27

1963an Daniel Grenholm eta Lennart Olson erreportari suediarrak Euskal Herrian zehar ibili ziren kamera eta magnetofoiarekin. Urte luzez ahanzturan egon ostean Argibel Euba ikerlariak berreskuratu ditu orduko filmazio etnografiko horiek eta aztertu egin ditu. Lan guzti horren emaitza da "BASKER 1960ko hamarkadako euskal kulturari buruzko suediar dokumentalak" liburu/DVDa.

bideoaren irudia
ArteKale | Basker dokumentala, La Basu eta Sorginen kondaira bideo-jokoa

2017-01-27

Asteongo ArteKale saioan Argibel Euba ikerlaria dugu gonbidatu. Urte luzez ahanzturan egon ostean, 60ko hamarkadan Suediako bi erreportarik Euskal Herrian zehar grabatutako "Basker" filmazioak berreskuratu ditu. La Basu rap kantari ezaguna ere izan dugu gurean, "Ni naiz izotz erregina" proiektuaz eta beste hainbat kontutaz aritu gara berarekin. Umeentzako bideo-joko baten berri ere eman digute, Sorginen kondaira du izena eta euskal mitologia, euskara eta entretenimendua uztartzen ditu. Asteburuko agenda ere ez da falta, hainbat proposamenekin gatoz. On egin!

bideoaren irudia
Bat-Batean | Kantu inprobisatuaz aritu gara Beñat Gaztelumendirekin

2017-01-26

Aste batzuk igaro dira Mundu bat ahoz aho kantu inprobisatuari buruzko dokumentala estreinatu zutenetik. Beñat Gaztelumendi zuzendariarekin izan gara, eta gaiaren inguruko solasaldi interesgaarria izan dugu. Gainera, azaroan Ermuan egindako bertso saioaren onena jaso dugu.