Skip to main content

Azken bideoak: Kirola

bideoa prestatzen
Baikoko pilotari gehienek jarrera aldatzeko eskatu diote enpresari

2020-09-16
Baikoko pilotariak mobilizazioak egiteko prest daude enpresak jarrera aldatzen ez badu. Baiko enpresako pilotari gehienek sinatutako agiria irakurtzeko agerraldia egin dute Tolosan; Aimar Olaizola, Ander Imaz, Mikel Urrutikoetxea eta Mikel Larunbe pilotariek ez dute agiria sinatu.
bideoa prestatzen
Kirolak asteburuan utzi duena

2020-09-07
Ez-ohikoak izaten ari dira Kontxako Banderako jardunaldiak. Emakumezkoetan lehia Oriok irabazi du lehen asteburu honetan. Halaber, tarte gehiegi ez dio atera bigarrenari, Donostiarrari, borroka estuan ibili ostean. Gizonetan Hondarrabiak irabazi du eta aurrera pauso erraldoia eman du Kontxako Bandera hirugarrenez jarraian irabazteko. Bestalde, Odei Jainagak bi metroan hobetu du xabalinako Espainiako marka. Tourrean, Gaur etaparik ez da egongo. 600 PCR proba egingo dituzte antolakuntza eta kirolarien artean eta asteartean jakinaraziko dituzte emaitzak. Azken jardunaldia, Pirinioetako bigarren etapa Pogacarrek irabazi du, bost txirrindulariko taldean helmugaratu da, tartean Mikel Landa arabarra. Lointek Gernika, Saskibaloiko Euskal Kopako txapeldun da. Futbolean, Realak bereganatu du Euskal Herria Txapela Osasunaren aurka 1-0 irabazita. Azkenik, eskubaloian, Bidasoa-Irunek aurrera egingo du Europan.
bideoa prestatzen
Gaur hasiko da Saskibaloiko Euskal Kopa

2020-09-03
Gaur hasiko da Saskibaloiko Euskal Kopa, euskal taldeak biltzen dituen barne txapelketa. Bi finalaurreko jokatuko dituzte; lehena gaur arratsaldean jokatuko dute Araski Saskik eta IDK Gipuzkoak. Gauean, berriz, Lointek Gernikak eta Tarbes Gespre taldeek jokatuko dute norgehiagoka. Azpimarratzekoa da aurtengo edizioan lehen aldiz jokatuko duela Tarbes talde frantziarrak, Frantziako liga geldirik baitago koronabirusa dela eta.
bideoa prestatzen
Kontxako Bandera jokoan

2020-09-03
Emakumezkoen sailkatze estropada Oriok irabazi du eta haren atzetik sartu dira Tolosaldea, Arraun Lagunak, Zumaia, Hondarribia, San Juan eta Hibaika. Urtero legez Donostiarra zuzenean sailkatuta egonik, osatuta gelditu da zortzikoa. Beraz, bizkaitarrik eta galiziarrik ez igandean jokatuko den aurtengo Kontxako Banderaren lehian emakumezkoetan. Itsasoa bare zegoela ematen zuen arren, haize-olatuek norabidea eustea zaildu die patroiei. Orio nabarmendu da denen aurretik, eta aipatzekoa bigarren azkarrena izan dela ETE ligako irabazle Tolosaldea, ziabogan Orioren denbora berdinarekin. Gizonezkoen sailkapen estropada jokatuko da gaur. Zazpi leku preziatu eta 21 traineru daude lehian. Hala ere, faboritoek hutsik egiten ez badute, ez da sorpresa handirik espero. Faboritoak Santurtzi, Hondarribia, Orio, Urdaibai eta Zierbena dira
bideoa prestatzen
Segurtasun neurri zorrotzekin jokatuko da aurtengo Kontxako Bandera Donostian

2020-09-02
Koronabirusaren hedapena saihesteko hainbat erabaki hartu behar izan dute antolatzaileek eta Donostiako Udalak, ohiko jende pilaketak eragotzi nahian.
bideoa prestatzen
Behobia-Donostia lasterketa bertan behera utzi du Fortuna Kirol Elkarteak

2020-09-01
Antolatzaileek iragarri dutenez, hilabeteotan osasun-egoerara egokitzeko lanean egon dira baina pandemiaren egungo bilakaerak lasterketa ospatzea eragotzi du. Azaldu dute euren lehentasuna behobia-donostia osatzen duten norbanako guztien segurtasuna dela eta egungo egoeran segurtasun hori bermatzea elkartearen ahalmenetatik kanpo dagoela onartu dute.