Skip to main content

Azken bideoak: Kirola

bideoa prestatzen
Denboraldiaren itzuleran, Europarako txartela eskuratzea eta maila mantentzea izango da euskal taldeen helburua

2020-06-11
Hiru hilabetez geldirik egon ostean gaur abiatuko da berriro lehen mailako futbola. Athletic eta Real Sociedad taldeek Europan jokatu nahi dute datorren denboraldia. Alaves, Osasuna eta Eibar taldeek, berriz, maila mantentzea izango dute helburu.
bideoa prestatzen
"The Last Dance": Jordanen epika lehiakor eta irabazlearen alde iluna

2020-06-10
Netflix plataforma erraldoiak “The Last Dance” serie dokumentala atera zuen apirilean. Bertan, Michael Jordanek gidatu zituen Chicago Bullsen urrezko garaia aztertzen da. Kirolaz haratago, politika, marketing-a eta ezkutuko aurpegiak erakusten ditu serieak, Estatu batuetan ekoitzitako dokumentala dela ahaztu gabe. Marakana Txikia saioan, Beñat Zarrabeitiak eta bere mahaikideek sakonki aztertu dute Jordan, Pipen, Phil Jackson eta bere ezkutariek utzitako aztarna.
bideoa prestatzen
Jon Redondo: "Pilota partiden aforoa %60-ra iritsiko da udan"

2020-06-10
Elkarrizketaren tartean, Eusko Jaurlaritzako kirol zuzendari Jon Redondorekin hitz egin du Beñat Zarrabeitia lankideak. Bertan, Covid19 gaitzak eragindako ondorioak, Bat Basque Team-eko kirolarien egoera, arrauna eta pilotaren itzulera, Ligaren ingurukoak eta euskal selekzioen ofizialtasunaren ingurukoak hizpide.
bideoa prestatzen
Jon Redondo: "Futbolean, nazioarteko federazio ezberdinekin harremanetan gaude Euskal Selekzioak ahal bezain pronto arerio on baten aurka jokatzeko"

2020-06-10
Elkarrizketaren tartean, Eusko Jaurlaritzako kirol zuzendari Jon Redondorekin hitz egin du Beñat Zarrabeitia lankideak. Bertan, Covid19 gaitzak eragindako ondorioak, Bat Basque Team-eko kirolarien egoera, arrauna eta pilotaren itzulera, Ligaren ingurukoak eta euskal selekzioen ofizialtasunaren ingurukoak hizpide. Honatx aurrerapena.
bideoa prestatzen
Iruñeko Orfeoiak agur esan dio Sadarri kontzertu hunkigarri batekin

2020-06-09
Horrela, talde koralak agur sinbolikoa eman nahi izan dio estadioari.
bideoa prestatzen
Michael Jordan eta Chicago Bulls mitikoen azken dantza aztertuz

2020-06-08
Jordan eta bere Chicago Bulls-en azken dantza: 90ko hamarkadako talde ikonikoaren inguruko “The Last Dance” seriearen ertzak sakon aztertuko ditugu Alessandro Ruta, Koldo Tellitu eta Martxel Lopezekin. Hortaz gain, Athletic-eko atezain Amaia Peña eta Realeko entrenatzaile Natalia Arroyoren adierazpenak #MarakanaTxikia-n