Skip to main content

Azken bideoak: Kirola

bideoa prestatzen
Arraunlariak itsaso gosez

2020-06-08
Tostan eseri eta uretara jauzi egiteko prest daude arraunlariak. Hirugarren fasean sartzearekin batera egingo dituzte itsasoan lehenengo entrenamenduak, hiru hilabeteren ostean. Gorputza berriro moldatzea tokatzen zaie orain eta arraunkera sendotzea denbora gutxian. Hibaikako June Mikeo eta Urdaibaiko Iban Martinez arraunlariekin izan dugu hizketarako tartea.
bideoa prestatzen
Uztailaren 1ean hasiko dira gizonezko profesionalen pilota partidak Irungo Uranzu frontoian

2020-06-04
Uztailaren 1ean hasiko dira gizonezko profesionalen pilota partidak Irungo Uranzu frontoian. Baiko eta Aspe enpresetako pilotariek bikote mistoak osatuko dituzte aurreneko jaialdian eta ETBk zuzenean emango du. Edukieraren erdia betez, baliteke ikusleak pilotalekura sartu ahal izatea. Bi aldeen arteko harremanak duela hamar bat egun hasi ziren, norgehiagoka zein baldintzatan jokatu beharko litzatekeen zehazteko. Martxoaren 13an Enpresen Ligak partidak bertan behera geratuko zirela iragarri ostean, Baiko eta Aspe enpresek langile guztiei ezarri zieten aldi baterako enplegu erregulazioa, tartean pilotariei.
bideoa prestatzen
Joxe Anjel Iribar, konpromisoaren ikur

2020-06-01
40 urte bete dira Joxe Anjel Iribar handiak erretiroa hartu zuenetik; 1980ko maiatzaren 31ean, San Mamesen jasotako omenalditik eratorritako dirua euskarazko lehen kirol hiztegia osatzeko eman zuen zarauztarrak. Bere figura, hiztegi hori sortzeko, UZEIko lantaldearekin batera, Iñaki Elorzarekin hitz egiteaz gain, konpromisoaren inguruko ertzak aztertu ditugu Patxi Xabier Fernandezekin batera.
bideoa prestatzen
Aritz Aduriz, Athletic-en azken ikur handia

2020-05-25
Aldakako arazoak medio, 39 urterekin, futbola utzi zuen pasa den astean. Marakana Txikian, aurrelari donostiarraren inguruko monografikoa osatu dugu.
bideoa prestatzen
Aritzen agurra, azken gola sartu zuen tokian

2020-05-22
Aritz Adurizek agur esateko agerraldia egin du San Mames futbol zelaiko berdegunean. Azken gola sartu zuen tokian, urte guzti hauetan alboan eduki dituen pertsona guztiei eskerrak eman dizkie.
bideoa prestatzen
Aritz Adurizek agur esan dio futbolari

2020-05-20
Aldakako lesio batek behartuta, futbola utzi behar du Donostiako aurrelariak. 20 denboraldi luzez egon da futbol profesionalean. 793 partida jokatu eta 287 gol sartu ditu