Skip to main content

Azken bideoak: Kirola

bideoa prestatzen
Errepidera itzuliko da Euskaltel Euskadi txirrindularitza taldea uztailaren 18an

2020-07-07
Uztailaren 18an jokatuko du aurtengo lehen lasterketa Euskaltel-Euskadi taldeak Portugalen, Joaquim Agostinho sarian. Egutegiko azken data, aldiz, Ordiziako klasikan izango du talde euskaldunak, urriaren 12an. Aurreko etapan euskal zaletuen uholdea ekarri zuen eta marea laranja deritzon zalegoak errepide bazterrak bete zituen urte luzez. Hori berreskuratzeko asmoa dute bai taldeko arduradunek baita Euskaltel-ek ere eta horretarako aurkeztu dute marea laranjaren kamiseta berria.
bideoa prestatzen
Coruñan emango diote hasiera Euskotren eta Eusko Label ligei

2020-07-03
Pandemiaren eraginez, arrisku bizian egon da traineru denboraldia, baina bueltan da eta Galizian lehia handia izatea espero da bai emakumezkoen zein gizonezkoen lehen estropadetan. Emakomezkoen Euskotren ligan hamabi estropadak osatzen dute egutegia, eta, iazko lau talde izango dira leihan: Orio, Arraun Lagunak, Donostiarra eta Hondarribia. Oriok irabazi zuen aurreko urtean, lehenengo liga izan zuena, eta nagusitasunez irabazi ere, estropada batean ez beste guztietan lortu baitzuen bandera. Halabaina, aurtengo neguan jokatu diren jaitsieretan leiha estuagoa izan da, hondarribiak ez beste hiru taldeek lortu baitituzte garaipenak. Gizonezkoen lehen jardunaldirako egindako txanden zozketak erabaki du Ares, Donostiarra, Ondarroa Cikautxo eta Orio Arraun Elkarteak Cidade da Coruña Banderaren lehen txandan arraun egingo dutela. Arraunlariek eta entrenatzaileek kezka bera nabarmendu zuten ligaren hasierako zozketan iragan astean: “ez dakitela nola” dauden lehiari ekiteko.
bideoa prestatzen
Baskonia, ACB ligako txapeldun

2020-07-01
Hamar urte eta gero, Baskonia txapeldun da berriz ere, finalean Bartzelonari irabazi eta gero. 67-69 puntuazioarekin bukatu zen partida. Izan ere, lehia oso estu joan zen neurketa guztian zehar, berdinketa ugarirekin, baina hiru segundoren faltan Vildozak sartutako saskiratze batek garaipena eman die gasteiztarrei.
bideoa prestatzen
#Italia90 Mundu eta garai oso baten azken txapelketa

2020-06-29
1990an Italian lehiatutako munduko txapelketa aztertuko dugu Alessandoro Rutarekin. Gerra Hotzaren testuinguru geopolitikoa irudikatu zuen azken munduko futbol txapelketa. Alemaniako Errepublika Federalak garaipena lortu zuen Argentinaren aurka lehiatutako finalean eta mundial horrek joko eskasa eta hainbat protagonista utzi zituen: "Vasco" Goycochea, Roger Milla, Gascoigne, Higuita edo Schillaci. Sobietar Batasuna, Txekoslobakia eta Yugoslabiaren azken txapelketa izan zen.
bideoa prestatzen
Baskoniak finalerako txartela lortu du

2020-06-29
Baskoniak ACB ligako finala jokatuko du bihar, hiraren 30ean. Bartzelona izango du aurkari Valentzian arratsaldeko 20:00tan. Ligako bigarren finala izango du biharkoa Baskoniak hiru denboralditan. Duela bi urte Real Madrilen aurka galdu zuen. Etxeko taldea menderatu behar izan du finalera heltzeko: 73-75.
bideoa prestatzen
Garaipenik ez euskal taldeentzat; Saskibaloian, fitxaketa berriak Araski eta Gernikan

2020-06-16
Ikuslerik gabe baina Ligako partidak itzuli dira jada: Derrigortutako etenaldiaren ostean, euskal taldeek ezin izan dituzte euren partidak irabazi. Aurrera begira dituzten erronkak, Ramon Basaldua, Ane Urkiri Ansola, Joseba Iturria, Imanol Magro eta Iñaki Berastegirekin batera aztertu ditugu. Hortaz gain, Realeko entrenatzaile berria Natalia Arroyo gehiago ezagutu eta, saskibaloian, Anna Cruz eta Roso Buch-en fitxaketak hizpide Marakana Txikiaren atal berrian.