Skip to main content

Azken bideoak: Kirola

bideoa prestatzen
Hibaika eta Tolosaldeak jokatuko dituzte Euskotren Ligara igotzeko playoffak

2020-08-31
Amaitu da ETE, Emakumezkoen Traineruen Elkartea liga. Tolosaldeak 105 punturekin izan da garaile eta Oreretako Hibaika taldea gelditu da bigarren, 78 punturekin, Zumaiak baino puntu bakarra gehiago lortuta. Ondarroak, behetik hasitako taldeak, eraman du azkenengo bandera Castro Urdialesen, Tolosaldea eta Zumaiaren aurretik. Mutiletan, Eusko Label ligan, Boiroko Bandera irabazi du Santurtzik 31 ehunenengatik eta lidergoa berreskuratu du. Jaitsiera playoffak saihesteko borrokan, Zarautzek eta Aresek buruz burukoa egin dute. KAE 1 Ligako azken estropada, berriz, San pedrok irabazi du eta Eusko Label Ligara igotzeko playoffetan izango da hau ere, Tiran, Meira eta Pedreñarekin batera.
bideoa prestatzen
Talde urdinak irabazi du Udako Torneoaren lehen edizioa

2020-08-28
Olatz Arrizabalagak, Irantzu Etxebestek eta Nora Mendizabalek osatzen duten Reyes Azkoitiaren taldeak irabazi du Udako Torneoaren lehen edizioa. Taldean, ordea, azpimarratzekoak izan dira Arrizabalaga gernikarraren garaipenak, txapelketan jokatu dituen bederatzi lau eta erdiko partidak irabazi baititu, finaleko biak barne.
bideoa prestatzen
La Course eta Frantziako Tourra Nizan hasiko dira bihar

2020-08-28
La Course by Le Tourreko zazpigarren edizioa bihar hasiko da Nizan, Tourreko emakumezkoen lasterketa. Gizonek ordu batzuk geroago osatuko dutenaren antzekoa izango da.
bideoa prestatzen
Leo Messi Bartzelonako jokalariak kluba uzteko erabakia hartu duela jakinarazio dio zuzendaritzari

2020-08-26
Azken urteotan tira-bira ugari izan ditu Rosarioko izarrak klubaren egungo arduradunekin bai kirol-arloan zein entitatearen kudeaketan hartutako erabakiengatik eta azken denboraldiko emaitza txarrek, Bayern-en aurkako porrot historikoa barne, erabakia hartzera bultzatu dute komunikabide espezializatuek argitaratu dutenez
bideoa prestatzen
Ostegunean jokatuko da Laboral Kutxa Udako Torneoko finala

2020-08-25
Plazandreak emakumezkoen esku pilota torneoa berezia izan da aurten koronabirusa dela eta, baina garailea Bilboko Bizkaia frontoian argituko da, hilaren 27an iluntzeko 20etan. Zortzi jardunaldiren ostean, Mikel Inuntziagaren taldeak eta Reyes Azkoitiarenak jokatuko dute finala. Iera Agirre, Arrate Bergara eta Amaia Aldaik osatzen dute lehen taldea eta Olatz Arrizabalaga, Irantzu Etxebeste eta Nora Mendizabalek bigarrena. Emakume Master Cup-eko antolakuntzak nabarmendu duenez, kirol alorrari dagokionean, “izan daitekeen finalik handiena” izango da. Orain arteko partidak ia publikorik gabe jokatu diren arren, osteguneko finalean ikusleak egon ahal izango dira. Musukoa jantzita eta segurtasun neurriak errespetatuz, 600 pertsona joan ahalko dira gehienez.
bideoa prestatzen
Bayern-ek seigarrenez eskuratu du Txapeldunen Liga

2020-08-24
Munichekoak Kingslay Coman-ek 59. minutuan eskuratutako golaz baliatu dira garaipena lortzeko eta, bide batez, talde alemaniarraren denboraldi paregabea borobiltzeko, Alemaniako liga, kopa eta, orain, txapeldunen liga eskuratuz. Honenbestez amaitu da 19-20 denoraldi berezi hau gizonezko futbolari dagokionez. Bestetik, aste honetan bertan jokatuko da emakumezkoen txapeldunen ligaren azken txanpa. Reale Arenan eta San Mames-en jokatu dira final laurdenak eta bertan ospatuko dira ere finalerdiak eta finala.