Skip to main content

Azken bideoak: Gaikakoa

bideoaren irudia
Ertzak / Elikadura burujabea

2016-09-13

Elikadura negozio bilakatu da inoiz baino gehiago, eta horrek zuzenean kolpatu ditu mundu mailako nekazari guztiak. Hazi transgenikoak, eredu agroindustrialaren aldeko diru-laguntzak... badago bestelako nekazaritza eredua eta hori da eragileek defendatzen dutena. Esti Redondo (Via Campesina), Gotzone Sestorain eta Paul Nicholsonekin (EHNE Bizkaia) ertzak aztertu ditugu

bideoaren irudia
Ertzak / Ezgaitasunak sexualitatean

2016-09-12

Gaurkoan sexualitatea eta ezgaitasunak landu ditugu. Gaiaren inguruan sortutako aurreiritziak asko dira. Bide horretan lagun izan ditugu Agurtzane Ormatza,  eta Rosa Ugartemendia sexologoak.

bideoaren irudia
Ertzak / Prekarietatea ezin irauli

2016-09-11

Prekarietatea bizi duten sektore ezberdinen errealitatea ezagutu nahi izan dugu. Prekarietateak emakume aurpegia al du? Emakume eta etorkin aurpegia? Galdera hauei erantzuteko bidelagun izan ditugu Isabel Otxoa EHUko Lan Harremanetarako irakaslea eta Bizkako Etxeko langileen elkarteko ordezkaria, Maria Solaetxe Telemarketineko langilea, Berta Garcia LABeko kidea eta Joseba Zalakain SiiS Ikerketa Zentroko zuzendaria.

bideoaren irudia
Ertzak / Eurogunea: batasuna ala desoreka?

2016-09-10

Zer gertatzen da Eurogunean herrialde batek zorra ordaintzeari uko egiten badio?  Eurogunea batasunaren sortzaile ala aberastasunaren desorekaren bultzatzailea da? Joseba Felix Tobar Arbulu, Joseba Barandiaran ekonomilaria eta Enrike Galarza ekonomilari eta irakaslearekin hitz egin dugu

bideoaren irudia
Marmitako on bat egiteko errezetaren bila

2016-08-28

Hegaluzea, piper txorizeroa eta patatak dira marmitakoa egiteko oinarrizko osagaiak. Areatzara gerturatu gara marmitako onenaren errezetaren bila.

bideoaren irudia
Aste Nagusiko ajea kentzeko lasterketa

2016-08-27

Ajea eta jandako guztia gainetik kentzeko asmoz, ehundaka korrikalarik Hiri Krossean parte hartu dute. Beroa nagusi izan bada ere, txikietatik helduenetaraino gustoria egin dute korrika.