Skip to main content

Azken bideoak: Gaikakoa

bideoaren irudia
Gora Somera saria Athleticeko emakumezkoen taldearentzat

2016-08-23

Gora Somera elkarteak Athleticeko emakumezkoen taldea saritu du Gora Somera sariaren III. edizio honetan. Gora Somera, Somera kaleko taberna eta dendek osatzen duten elkartea da. Somera kaleari, zein Bilbori egindako ekarpena ez ezik, berdintasunean eta emakumezkoen kirola ikustarazteko egindako lanagatik omendu nahi izan dituzte. 

 

bideoaren irudia
Marraztu atsedenik gabe

2016-08-23

"Dibuja todo el rato sin parar" Bilbon astelehenero elkartzen den marrazkilari talde baten ekimena da. Aurten Bilboko konpartsek Aste Nagusira ere ekarri nahi izan dute. 30 lagun inguru paper zuria eta margoak eskuan, Areatzan ikusten dutena marrazten ibili dira.

bideoaren irudia
Aerobitoian, dantzan izerdi patxetan

2016-08-23

Konpartsek antolatutako aerobitoian egon gara. Bero itzela egin arren, dantza eta dantza aritu dira hiritar eta konpartsakideak. Pregoilaria eta txupinera ere bertan izan dira, Marijaiaren begiradapean.

bideoaren irudia
Bilboko Aste Nagusia | Abuztuak 23: kirol pixka bat Aerobitoiarekin

2016-08-23

Laugarren egunean, Somera kalera hurbildu gara Gora Somerak Athleticeko emakumezko taldeari egindako omenaldia ikustera. Horretaz gain, Areatzan marrazten ibili gara "Todo el rato sin parar" ekimenarekin. Aste Nagusiko lehen lehiaketa gastronomikoan patata tortilak dastatu ditugu. Arratsaldean igande gauean jasotako eraso sexistak salatzeko Bilboko Konpartsek Arriaga plazan deitutako elkarretaratzean egon gara.

bideoaren irudia
Gisèle Felli: "Uste nuen ez nintzela hunkituko baina balkoira ateratzean hunkitu nintzen"

2016-08-22

Giséle Felli, 2016ko Bilboko Aste Nagusiko txupinerarekin izan gara. Txupinaren emozioaz, jai ereduaz... aritu gara Komantxe konpartsako aurtengo txupinerarekin.

bideoaren irudia
Patxo Telleria: "Hizkuntzen arteko adiskidetasuna da pregoiaren bidez islatu nahi nuena"

2016-08-22

Patxo Telleria, Bilboko Aste Nagusiko 2016ko pregoilariarekin izan gara eta bere pregoiari buruz hitz egiteaz gaiz, jaiak nola bizi dituen ere kontatu digu.