Skip to main content

Azken bideoak: Gaikakoa

bideoaren irudia
Zezenketen kontrako borroka Bilboko Aste Nagusian

2016-08-27

Piztiak konpartsako kideekin Bilboko Aste Nagusiko zezenketei buruz hitz egin dugu eta Bizkaiko Zezenketen Kontrako Kolektiboak deitutako elkarretaratze eta manifestazioan egon gara.

bideoaren irudia
Konpartsen arteko herri kirolak

2016-08-27

Konpartsen arteko herri kirol lehiaketara hurbildu gara. Frogaz froga konpartsa bakoitzak euren trebetasunez eta talde lanaz baliatu behar izan dute beste konpartsak garaitzeko.

bideoaren irudia
Bilboko Aste Nagusia | Abuztuak 27: marmitakoaren sekretua

2016-08-27

Zortzigarren eta azken programan, marmitako lehiaketan izan gara jaki ezagun honen sekretuaren bila. Ajea kentzeko asmoz, Hiri Krosean eta Konpartsen herri kiroletan parte hartu dugu. Azkenik, zezenketen kontrako elkarretaratzean izan gara.

bideoaren irudia
Eraso sexistak eta jai eredua hizpide Bilgune Feministarekin

2016-08-26

Bilboko Bilgune Feministako kideekin elkartu gara jaien baitan ematen diren erasoen inguruan hitz egiteko. horretaz gain, jai ereduaz mintzatu gara ere.

bideoaren irudia
Preso eta iheslari ohien manifestazioa

2016-08-26

Preso eta iheslari ohiek deituta manifestazioa izan da gaur, Bilboko kaleetatik. Milaka lagun bildu dira bertan.

bideoaren irudia
Hirugarrenez eraso sexisten aurkako protokoloa aktibatu dute Bilboko Konpartsek

2016-08-26

Aste Nagusia hasi zirenetik eraso sexisten kontrako protokoloa hiru aldiz aktibatu dute Bilboko Konpartsek. Azken erasoak salatu eta gauerdirako ordu beteko paroa eginen dute, txoznak itxi eta egitaraua bertan behera utziko dute.