Skip to main content

Azken bideoak: Gaikakoa

bideoaren irudia
Josu Reparaz: "Bi ereduak osagarriak dira urratsak emateko, baina euskarak atera behar du garaile"

2016-10-19

Gurean Gaur saioan, Josu Reparaz Nafarroako Ikastolen Elkarteko zuzendaria izan dugu. Aukerarik izan ez duten zonaldeetan euskara balio erantsia dela ikusi behar dutela nabarmendu digu, besteak beste.

bideoaren irudia
Aizank! / Sare sozialen erabilera

2016-10-14

Nafarroako gazteei begira jarri gara denboraldi berrian. Lehen atalean, Pedro de Atarrabia institutuko gazteekin izan dugu solasaldia: zein sare sozial erabiltzen dituzte eta nola? Bestalde, Aintzane Gorria borrokalariarekin hitz egin dugu, eta Hegoak elkarteak aholkolaren inguruko aholkuak eman dizkigu. Azkenik, Nafarroa Oinez festa izan dugu protagonista.

bideoaren irudia
Lazaro Elizalderekin HIESAren prebentzioaz aritu gara

2016-10-05

Gurean Gaur saioan Lazaro Elizalde Nafarroako Osasun Publikoaren institutuko medikua elkarrizketatu dugu. HIESA gaitzaren prebentzioaz aritu gara berarekin. Izan ere, Elizalde HIESAren prebentziorako batzordeko kidea da.

bideoaren irudia
Ertzak / Okupazioa, tresna edo helburu?

2016-09-16

Okupazio eredu ezberdinak aztertu ditugu, okupazioa ulertzeko eta gauzatzeko eredu ezberdinak daudelako Euskal Herrian. Gernikako Astra, Donostiako Kortxoenea eta Gasteizko Errekaleor Auzoa eta Iruñeko Errotxapea gaztetxea ezagutu ditugu.

bideoaren irudia
Ertzak / Patriarkatuaren eskeman emakume izatea

2016-09-15

Patriarkatuaren zentzu barruan, zer da emakume izatea? non kokatzen dira  ohiko eskematatik at geratzen diren gorputz eta subjektu guztiak? Noiz gara zapaltzaile eta noiz zapaldu? Galdera horiei guztiei erantzuna ematen saiatu gara Idurre Eskisabel (kazetaria),  Mari Luz Esteban (antropologoa) eta June Fernandezekin (Pikara Magazine).

bideoaren irudia
Ertzak / Munduko harresiak, geroz eta altuago

2016-09-14

Munduko harresien inguruan hitz egin dugu. Immigrazioaren jarioari aurre egiteko, ustez segurtasuna bermatzeko... funtzio asko izan dituzte harresiek historian zehar. Horretarako lau aditurekin hitz egin dugu: Asier Blas, Txente Rekondo Lur Gil eta Mikel Aramendi