Skip to main content

Azken bideoak: Gaikakoa

bideoaren irudia
Pazientzia handiz, pil-pil saltsa

2016-08-26

75 kaxuela aurkeztu dituzte eta giro paregabea egon da Areatzan. Gu bertara hurreratu gara eta partehartzaileei pil-pil saltsa on baten sekretua zein den galdetu diegu.

bideoaren irudia
Bilboko Aste Nagusia | Abuztuak 26: festak pil-pilean

2016-08-26

Zazpigarren egunean, bakailaoa pil-pil eran nola egiten den ikusi dugu urteroko lehiaketa arrakastatsuan. Konpartsen arteko ur jolasetan ere izan gara, digestioa egin ondoren. Horrez gain, Bilgune Feministako kideekin hitz egin dugu eraso sexisten inguruan. Gainera, Bilboko Konpartsek eraso sexisten kontrako protokoloa hirugarrenez aktibatu behar izan dute.

bideoaren irudia
Bizkaiko hiriburuan, bakailaoa bizkaitar erara

2016-08-25

Areatzako gastronomia eremuan, bakailaoa bizkaitar erara nola egiten duten ikusi eta ikasi dugu txapelketan. Egun eguzkitsua tokatu zaie parte hartzaile sukaldariei.

bideoaren irudia
Ikurrinari omenaldia

2016-08-25

Bilboko Konpartsek omenaldia egin diote ikurrinari Aste Nagusian.

bideoaren irudia
Txupineren bilkura

2016-08-25

Urtero bezala, Bilboko Aste Nagusiko txupinera guztiak elkartu dira txupin masiboa egiteko.

bideoaren irudia
Bilboko Berbalagun egitasmoak jaso du aurtengo Euskara Saria

2016-08-25

Bilboko Berbalagun egitasmoak euskaraz bizitzeko aukera areagotzen egindako lanagatik jaso du Hau Pittu Hau konpartsaren Euskara Saria. 2003az geroztik urtero ematen du sari hau konpartsak Aste Nagusiko ostegunean. Erakunde edo talde bati ematen diote saria euskararen alde egindako lana aitortuz. Konpartsako kide den Ander Huidobrorekin eta Berbalaguneko Aitor Argoterekin izan gara.