Skip to main content

Azken bideoak: Gobernua

bideoa prestatzen
Presidente gisa zin egin du Pedro Sanchezek

2020-01-08
Presidentea bai baina gobernurik ez du oraindik Espainiak. Gaur zin egin du gobernuburu gisa Pedro Sanchezek, atzo kongresuaren gehiengoaren babesa ozta ozta jaso ondoren. 2018an egin zuen moduan, gaurkoa ere Bibliarik eta gurutzerik gabe egin du zin presidenteak.
bideoa prestatzen
2020ko aurrekontuen aurreproiektua onartu du Nafarroako Gobernuak

2019-12-18
Osotara 4.557 milioiko inbertsioak proiektatu ditu PSNren agintaritzak, Elma Saiz ogasun kontseilariak azaldu duenez. Saizen esanetan Berrikuntza, iraunkortasuna eta berdintasuna dira 2020rako Nafarroako Aurrekontuen Aurreproiektuaren zutabeak.
bideoa prestatzen
Independentziaren aldeko bozkak nagusitu dira Bouganvilleko erreferendumean

2019-12-11
Bougainvillek baietz esan dio independentziari. Erreferendumean bozkatu dutenen %97,7 Papua Ginea Berriarengandik independente izatearen alde agertu dira. Gaur eman ditu bozketaren emaitzak Irlandako lehen ministro ohi Bertie Ahernek. Azaroaren 23tik abenduaren 7ra egin zuten galdeketa. 207.000 pertsona zeuden bozkatzera deituta. "Autonomia gehiago" eta "independentzia" ziren aukerak erreferendumean. Subiranotasuna gauzatzeko aukera 2001eko bake akordioan geratu zen jasota, gatazka armatua behin amaituta.
bideoa prestatzen
Nafarroako Gobernuaren lehendabiziko 100 egunak aztertu dituzte Joxerra Senar eta Ibai Fernandezek

2019-12-10
Ibai Fernandezek (Diario de Noticias) eta Joxerra Senarrek (Berria) Nafarroako Gobernuaren gaurkotasuna jarraitzen dute euren hedabideetan. Gaurkoan, Maria Txibiteren Gobernuaren lehendabiziko egunen balantzea egin dute.
bideoa prestatzen
Legealdiko lehen ehun egunen balorazio "positiboa" egin du Maria Txibitek

2019-12-09
Maria Txibitek legealdi honetako Nafarroako Gobernuaren lehendabiziko 100 egunen balantzea egin du. Agintaldiaren hasieran gobernuak 160 neurriri eman zien lehentasuna eta horiek aztertu ditu Foru gobernu buruak.
bideoa prestatzen
Behin Kongresua osatuta, inbestidurarako babesa lortzea du orain helburu Sanchezek

2019-12-03
Behin Kongresua osatuta, asteazkenetik aurrera alderdiekin kontsulta errondari ekin diezaioke Felipe Borboikoa errege espainiarrak. Hasiera batean sozialisten nahia inbestidura saioari abenduaren 16an ekitea izango litzateke. Hala eginez gero, lehen bozketa hurrengo egunean, abenduaren 17an izango litzateke, eta bigarena, abenduaren 19an. Sanchezek ez badu nahikoa babes lortzen, 2 hilabete epea izango dute prozesuari berriz ekiteko.