Skip to main content

Azken bideoak: Gobernua

bideoa prestatzen
Auzitegi Goren espainiarrak Francoren exhumazioa baimendu du

2019-09-24
Pedro Sanchezen gobernuaren promesa nagusietako bat izan da. Francisco Francoren gorpuzkiak Madrilgo Erorien Haranetik atera eta El Pardoko hilerrian hobiratzea. Han dago lurperatuta Carmen Polo, diktadorearen emaztea zena. Gobernuak prest ditu hilobi bat eta lurperatze unitate bat Francoren gorpu momifikatuarentzat. Diktadorearen senitartekoen errekurtsoa bertan behera geratu da, beraz. Exhumazioaren kontra badaude ere, Madrilgo Almudenako Katedraleko kriptan hobiratu nahi zuten Franco. Espainiako Gobernuak, baina, aukera hori baztertu zuen, argudiatuta Memoria Historikoaren legeari jarraikiz, ez dela leku egokia diktadore bat hobiratzeko.
bideoa prestatzen
Espainiako Gobernua osatzeko epemugatik sei egunera negozioaketek ez doaz aurrera

2019-09-17
Espainiako Gobernu berria osatzeko negoziazioek ez dute aurrera egin azken orduetan eta gero eta hurbilago dago hauteskundeen errepikapena. Asteleheneko eskaintzaren ostean Pedro Sanchez-ek Albert Riverari helarazitako erantzuna "adar jotzetzat" hartu du Ciudadanos-eko buruak. Horiek horrela, Pablo Iglesias Unidas Podemoseko buruak azpimarratu du bi aukera dituela Sanchez-ek gobernua osatu nahi badu: bata eskuinarekin gobernatzea eta bestea, Unidas Podemos-ekin koalizioa adostea.
bideoa prestatzen
Maria Chivitek harrera egin dio Grande Marlaskari

2019-09-16
Fernando Grande Marlaska epaile ohi eta Barne ministroak bilera izan du Nafarroako presidente den Maria Chiviterekin. Nafarroako Gobernuaren konpetentziez eta indar polizialen koordinazioaz aritu dira batez ere. Zentzu honetan Guardia Zibilaren presentziaz, honek bere horretan jarraituko duela azpimarratu du Marlaskak.
bideoa prestatzen
PSOE eta Podemos alderdien arteko gaurko bilerak porrot egin du berriro

2019-09-10
PSOE eta Podemosen talde negoziatzaileak Kongresuan elkartu dira Pedro Sanchezen inbestiduraz hitz egiteko. Nahiz eta beste lau orduz bilduta egon, ez dira inolako aurrerapausorik eman eta egoera blokeatuta jarraitzen du.
bideoa prestatzen
Nafarroako Gobernuak itunpeko egoitzen hitzarmena sinatu du

2019-07-03
Gaurko Gobernu batzarrean, kontseilariek hiru neurri nagusi adostu dituzte: Eskola Mapa berria, Magnesitas enpresari diru laguntza eta egoitzetako diru laguntzen antolaketa berria.
bideoa prestatzen
Inbestidurarako bermerik egon ezean, negoziazioek eta bilerek jarraituko dute Nafarroako parlamentuan

2019-07-01
Lehendabiziko aldiz Madril aldetik Nafarroako gobernagarritasunaren haria, PSNk eta Euskal Herria Bilduk mantendu beharreko harremanaz, bileraren aldeko deklarazioak egin dira. Jose Luis Rodriguez Zapatero, estatuko presidente ohiak, beti ere negoziazioa alboratuta, hitz egitearen alde agertu da. Nafarroari buruz zehatz mintzatu ez bada ere, horretaz galdegin zaionean egin du gogoeta Zapaterok.