Skip to main content

Azken bideoak: Gobernua

bideoa prestatzen
Aurrekontuak negoziatzeko bilera egin du Maria Chivite presidenteak Na+ eta EH Bildurekin

2019-11-27
Legealdiko lehendabiziko aurrekontuak negoziatzeko bilera bana egin du Maria Chivite presidenteak Na+ eta EH Bildurekin. Eskuineko koaliziokoak haserre agertu dira bilera ostean egun berean bi alderdiak deitu izangatik eta subiranistek baikorki baloratu dute lehen hartu emana.
bideoa prestatzen
Espainiako gobernuak Fracking erabili gabe Gasteizen gasa bilatzeko zundaketa baimendu du

2019-11-27
Horren arabera, putzua Gasteizen egin nahi dute, Subillana-Gasteiz herrian, Nanclares espetxetik hurbil. Txostenean baztertu egiten da zundaketan fracking edo haustura hidraulikoko teknikak erabiltzea.
bideoa prestatzen
Turismo tasa bat ezarriko dute Gipuzkoan

2019-11-13
Batzarrean talde guztiek aho batez erabaki dute 2020 urterako turismo tasa sortzea. Hau eratu ostean, tasa hori aplikatu ala ez udalen esku utziko da.
bideoa prestatzen
Erorien Haranetik 31 gorpu ateratzeko lanekin hasiko dira

2019-11-13
Erorien Haranetik beste 31 gorpu ateratzeko lanekin hasiko da Espainiako Gobernua. Desobiratzen lehenetarikoak izango dira frankismo garaian fusilatu zituzten Aragoiko Lapeña anaiak. Ez dute zehaztu gainerako 29ak nortzuei dagozkien.
bideoa prestatzen
Nafarroako Gobernuak ez dio helegiterik jarriko euskararen aurkako sententziari

2019-10-22
Nafarroako Gobernuak ez dio helegiterik jarriko euskararen kontrako sententziari. Chivite lehendakariak azaldu du araudia berritu egingo dutela, eta, beraz, ez dagoela helegitearen premiarik.
bideoa prestatzen
Martxelo Diaz eta Ion Orzaiz kazetariek Nafarroako gaurkotasun politikoa aztertu dute

2019-10-08
Garako Martxelo Diazek eta Berriako Ion Orzaizek Nafarroako Gobernuak bi hilabete bete dituelarik egoera politikoaren erradiografia egin dute Nafarroa Gaur saioan.