Skip to main content

Azken bideoak: Gobernua

bideoa prestatzen
Unai Rementeria izendatu dute Bizkaiko Ahaldun Nagusi, PSEren babesarekin

2019-06-27
Bizkaiko ahaldun nagusia aukeratzeko bilkuran, Rementeriak esan du Jaurlaritzaren lehentasuna dela kalitatezko enplegua sortzea, eta horretarako 10 milioi euroko plan berezi bat gauzatuko dutela. "Hirugarren iraultzaz" hitz egin du; aurreko biak "Guggenheim Museoa eta industria iraultza" izan zirela adierazi du. Gernikako Batzarretxean egindako bilkuran, EAJko Unai Rementeriak, EH Bilduko Bea Ilardiak eta Elkarrekin Podemoseko Eneritz de Madariagak aurkeztu dituzte hautagaitzak. De Madariagak, eskubide sozialen alde egingo duen sistema baten beharra azpimarratu du. Ilardiak, aldiz, adabaki gabeko epe luzerako planteamendua azaldu du.
bideoa prestatzen
Unai Hualdek kontaktu erronda hasi du IE, Podemos eta EH Bildurekin

2019-06-26
Inbestiduraren aukerak aztertzeko, Unai Hualde, Nafarroako parlamentuko presidentea, banan bana, Izquierda-Ezkerra, Podemos eta EH Bildurekin batzartu da. Marisa de Simon eta Mikel Buil, Chivite presidente egiteko prest agertu dira, lehenak desadostasun batzuk aipatu baditu ere, eta bigarrenak programan sakontzea eskatuta. Maiorga Ramirezek bere aldetik ez du ikusten inbestidura saio bat antolatzeko aukerarik.
bideoa prestatzen
Nafarroako Gobernua osatzeko txostena aurkeztu die PSNk Geroa Bai, Podemos eta IE-ri

2019-06-25
Nafarroako gobernu itunerako zirriborroa aurkeztu zien atzokoan PSNk, Geroa Bai, Podemos eta Izquierda Ezkerrari. Ez zen ordea Euskal Herria bilduren babesaz hitz egin. Gaurkoan parlamentuko eledunen batzordea batu da lehendabiziko aldiz eta bertan adostuta, Parlamentuko mahaia zabaltzea posible ote den aztertuko dute Parlamentuko zerbitzu juridikoek. Gobernua osatzeko negoziazioei dagokienez, Euskal Herria Bilduko Adolfo Araizek zuzeneko bitartekaritza eskatu dio PSNri koalizoarekiko.
bideoa prestatzen
Udalak osatu ondoren, begirada guztiak PSN-k egingo duenarengan jarrita daude

2019-06-17
Hiri eta herrietako udalbatza berriak osatu ondoren, begirada guztiak Nafarroako parlamentura begira daude orain. Nafarroako hainbat alkatetza Navarra Suma koalizioaren eskuetan utzi eta EH Bilduri ezarritako betoaren ostean, Geroa Bai-k enplazamendu zuzenea egin dio PSN-ri. Hiriburuan saioan, egoeraren errepasoa osatu dugu Izaskun Duque eta Mikel Arruabarrenarekin batera.
bideoa prestatzen
“Lankidetzarako gobernua” osatzea negoziatuko dute PSOEk eta Unidas Podemos-ek

2019-06-11
Hala ebatzi dute Pedro Sanchezek eta Pablo Iglesiasek izandako bilkuran. Ondorioz, izenetatik harago, exekutibo “ireki, anitza eta integratzailea” eratu nahi dute sozialistek eta baliteke Unidas Podemoseko kideren bat ere bertan egotea.
bideoa prestatzen
Gobernu aurrerakoi bat eratzeko konpromisoa berretsi du Chivitek

2019-06-04
Nafarroan, lehendakari izateko negoziaketekin aurrera jarraitzeko borondate irmoa erakutsi du Maria Chivite, PSNren lehendakarigaiak. Nafarroako Alderdi Sozialistaren twitterreko kontu ofizialean gaur eguerdian kaleratutako txioaren arabera: ezkertiarra eta aurrerakoia izango den gobernu bat osatzeko aukera dutela diote sozialistek, eta hartutako konpromisoa beteko dutela. Mezu horrekin batera, kanpainako ekitaldi nagusian ateratako bi argazki igo ditu Chiviteren alderdiak.